Tenneco Innovación ataleko Javier Fernandez ermuarrak, langilearen ‘TEN10’ sari orokorra jaso du

09.05.16
Gizartea

Tenneco Inc. multinazionalak Javier Fernandez langile ermuarra aintzat hartu eta saritu berri du, munduan dituen lantegien artean hamar enplegatu saridunen artean kontsideratzeagatik. Saria TEN10 izena du eta konpainiaren hamar balio partekatuetako bat edo gehiago izan eta erakusten duten mundu osoko Tenneco-ko enplegatuak saritzen ditu. Fernandezek Tenneco Innovación izeneko atalean lan egiten du, hurrengo belaunaldiko esekidura elektronikoko teknologia aurreratua garatzeko funtsezko gaitasunen zentroan, bertako ikerketa eta garapen zein prototipo operadorea baita. Javier Fernandezek Tenneco-ren balioak izan eta horiek gauzatzen dituela erakutsi du; hain zuzen ere, erantzukizuna, emaitzekiko kezka, grina eta premia-sentimendua bere eguneroko lanean. Saria emana eta jendaurrean aintzat hartzeko ekitaldia ostegun goizean egin zen, Europa nahiz Espainiako eta Ermuko lantegiko ordezkari nagusienak bertan izan zirelarik langileekin batera. Horiekin guztiekin, industri ehun produktiboaren beste ordezkari batzuek ere izan ziren, tartean herriko alkate. Carlos Totorika, esaterako. Eta noski, omenduaren familia eta hurbileko senitarteak.

Fernandezek 40 urte daramatza Tenneco enpresan lanean eta bere lankideek lider naturaltzat jotzen dute. Prototipo egile eta muntatzaile aditua izanik, eskarmentua partekatzeko konpromisoa eta esekiduraren eta motelgailuen oinarrietan langile berriak trebatzeko erantzukizuna bere gain hartu baititu.

Langile eredugarria: lanarekiko eta lanean ikasitakoa transmititzeko konprometiturik dagoena

Pedro Fuentes ingeniaritza-zuzendariak Fernandez beste enplegatuentzako eredu gisa deskribatu du: “Javier taldeko beste langileentzat beti maila altuena ezartzen duen profesional bikaina da. Javierrentzat egiten duen prototipo bakoitza maisulan bat da. Ezagutza belaunaldi gazteei transmititzean, Javier hurrengo urteetarako Tenneco-n bikaintasunaren eta berrikuntzaren zimenduak jartzen laguntzen ari da.”

Fernandezi TEN10 saria entregatu zion Tenneco-ko presidente eta zuzendari nagusiak Gregg Sherrillek, ondoko hitzak esan zizkiolarik: “Eredugarri zara gu denontzat, gure balioen esanahia egunero agerian jarri eta erakusten diguzulako. Erantzukizuna ardura hartzea da, emaitzekiko kezka, berriz, ingurukoek konpromisoak lortzeko eta betetzeko aginpidea da. Grinak eta premia-sentimenduak irabazteko gogo eutsiezina deskribatzen dute. Tenneco-ko zuzendaritzaren eta zure lankideen izenean, zutaz oso harro gaudela esan nahi dizut” erantsi zuelarik.

Tenneco Innovación motelgailuak egiten dituen konpainiaren Ermuko fabrikarekin lotuta dago. Ermuko fabrika bikaintasun zentro globala da konpainiaren Monroe® Intelligent Suspension proiektuaren zati bat (esekidura-sistema elektroniko aurreratuak) fabrikatzeko. Tenneco Innovación-ek berrikuntza teknologikoen kontzeptuak garatzen, diseinatzen, probatzen eta industrializatzen ditu, Belgikan dagoen Tenneco-ren Monroe Engineering & Technology Centre (METC) zentroarekin lankidetza estuan.

TEN10 Sariari buruz

TEN10 Saria 2015ean sortu zen. Lehenengo urtean, mundu osoko 7.000 gizabanako eta talde inguru proposatu zituzten haien lankideek. Lankideei buruzko istorio sinesgarriak kontatu eta haiek Tenneco-ren balioak nola irudikatzen dituzten azaldu zuten. 7.000 proposamen horietatik, tokiko 1.000 irabazle aukeratu ziren eta, horietatik, azken hamar irabazle globalak izan dira, horien artean Fernandez ermuarra dagoelarik.

Tennecori buruzko hainbat datu

Tenneco 8.200 milioiko nazioarteko fabrikazio-konpainia da, bere egoitza Lake Foresten (Illinois) dago eta 30.000 enplegatu inguru ditu mundu osoan. Tenneco automobil eta ibilgailu komertzialen ekipo originalen merkaturako eta ordezko atalen merkaturako aire garbi eta gidatze-errendimendu produktu eta sistemen munduko diseinatzaile, fabrikatzaile eta saltzaile handienetako bat da. Tenneco-ren marka-izen nagusiak Monroe®, Walker®, XNOx® eta Clevite® Elastomer dira.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan