'Ezin duzu imajinatu euro batek martxan jartzen duen guztia'

09.05.16
Gizartea

Minbiziari aurre egiteko Espainiako Elkartearen (AECC delakoaren) Ermuko taldea diru-eske aterako da datorren igandean, maiatzaren 15ean. Astean zehar boluntarioak denda, taberna, enpresa eta elkarteengana ate joka joango dira beren elkartasuna eskatzera eta horien emaria biltzera. Igandean kalean izango dira dirua eskatzen goizeko 11etan hasi eta arratsaldeko ordubiak artean, itsulapiko zuri eta berdeak eskuan hartuta. Boluntarioak dirua biltzen saiatuko dira, elkarteak doan eskaintzen dituen zerbitzuak bere horretan mantentzeko xedez.

Egunotan bizkaitar asko dirua eskatzen eta biltzen ibiliko dira minbiziari aurre egiten jarraitzeko, AECCk urtero egiten duen legez. Aurtengo edizioko leloa ondokoa da: ''Ezin duzu imajinatu euro batek martxan jartzen duen guztia. Eman!''. Bildutako dirua minbiziak jotako gaixoak eta horien familietako kideak psikologikoki atenditzeko eta gaixotasuna sendatzeko ikerketa medikuan aurrera egiten jarraitzeko erabiliko da. Iaz Bizkaiko AECCk 325.000 euro bildu eta eman zituen minbiziaren ikerketan erabiltzeko.

Guztion ekarpenarekin gehiago egin ahal izango dugu. Lagundu!

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da