Letra Galiziarren XXXII. edizioa ospatuko du Ermuak aste honetan

11.05.16
Kultura eta Gazteria

Ermuko Galiziako Etxeak Letra Galiziarren hogeita hamabigarren edizioa ospatzen du aste honetan gure herrian, eta ekimenez betetako programa aurkeztu du. Aurtengo jardunaldiak Manuel Maria poeta lugotarraren omenez egingo dira, hark galizieraz egindako lanengatik.

Ostirala, larunbata eta igandea izango dira jai-egun nagusiak, baina aste osoan zehar hainbat motatako ekintzak egingo dira. Esate baterako, gaur asteazkena, futbolin txapelketa jokatuko da 19:00etatik aurrera Galiziako Etxean, eta bihar, osteguna, 12:30etik aurrera, aldiz, chave txapelketa San Isidro kalean.

Ostiral arratsaldean, 18:30ean hasiko da festa San Isidro kaleko olagarro postuaren irekierarekin. Bertan, elikagaia dastatu eta erosteko aukera izango da. Postua zabalik egongo da asteburu osoan zehar, Okin Zurin haurrentzat jarriko diren barrakak bezala.

Galiziako bandera Ermuko udaletxeko balkoian izango da 19:00etatik aurrera, eta igande gauera arte, musika izango da nagusi herriko kaleetan zehar. Hauxe da datozen egunetako programa ofiziala:

Maiatzak 13, ostirala

  • 18:30 Olagarro saltokia zabalduko da San Isidro kalean
  • 19:00 Galiziako bandera jarriko da udaletxean
  • 19:30 Gaita poteoa Ermukok aleetan zehar Eibarko Galiziako Etxeko ‘Os Galaicos’ taldearen eskutik
  • 23:00 Euskelga talde ermuarraren kontzertua San Isidro kalean
  • 00:00 ‘Sekulako queimada’ Galiziako Etxeko tabernan

Maiatzak 14, larunbata

  • 11:30 Talde gonbidatuen kontzentrazioa Galiziako Etxean, eta Ermuko Txindurri, Gaztela-Mantxako kultur etxeko Zumake eta Gasteizeko Galiziar Etxeko Arte Galega taldeen desfilea Orbe Kardinala plazara. Dantza modernoak Pamela Castro irakaslearekin.
  • 12:00 Letra Galegoen XXXII edizioaren aurkezpena José Luis González ‘Poxpolo’ pregoilariaren eskutik
  • 12:15 Kantu eta dantza erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 13:15 Ourenseko Nevada orkestraren bermut-saioko emanaldia Orbe Kardinala plazan
  • 14:15 Ohorezko ardoa Galiziar Zentroan eta Arte Galega taldearen emanaldia San Isidro kalean
  • 15:00 Anaitasun bazkaria Galiziar Zentroan
  • 18:30 Knockout taldearen erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 19:30-22:00 y 00:00-02:00 Nevada orkestraren emanaldia Orbe Kardinala plazan

Maiatzak 15, igandea

  • 11:30 Talde gonbidatuen kontzentrazioa Galiziako Etxean, eta Ermuko Txindurri, Extremadurako kultur etxeko Flor de Tomillo eta Iruñako Os Fillos de Breogan taldeen desfilea Orbe Kardinala plazara. Dantza modernoak Pamela Castro irakaslearekin.
  • 12:00 Kantu eta dantza erakustaldia Orbe Kardinala plazan eta ohorezko ardoa Galiziar Zentroan
  • 13:00 Nevada orkestraren bermut-saioko emanaldia Orbe Kardinala plazan
  • 14:00 ‘Os Fillos de Breogan’ taldearen emanaldia San Isidro kalean
  • 19:00-22:00 Nevada orkestraren emanaldia Orbe Kardinala plazan

Letra Galiziarrak 2016: programa

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu