Hamabi lagunek hasi dute Orbea eta Izarra Fundazioaren bizikletako mekanikaren ikastaroa
Hamabi lagunek hasi dute gaur bizikletaren mekanikan trebatzeko ikastaroa Orbea S. Koop. Enpresan. Ikastaro hori Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak finantzatuko dute, horiek sinatu duten lankidetza hitzarmenari jarraiki. Hitzarmenean jasotakoaren arabera ikastaro egileen %60a kontratatuko du kooperatibak.
Taldeari harrera egin die Orbeako kide diren Olga de Miguel, Langile alorreko arduradunak, eta Jon Fernández Gerenteak, Ermuko Carlos Totorika alkatearekin eta izarra Fundazioaren presidentearekin batera. Olgak ikastaroaren ezaugarriak laburbildu dizkie: 280 ordu teoria eta praktika ikasi eta trebatzeko. Horrez gain, Cristina eta Javi monitoreak aurkeztu dizkie. Teknikariak esan dienez “ikastaro honek aukerak dakartza, ikastaroaz haratago. Egileen %60a kontratatzeko konpromisoaz gain aurreikuspena ez mugatzeko eskatuz, aurrekoetan %100a kontratua izan baita bizikletaren sektore honetan”.
Alkateak ongietorria eman eta aukera aprobetxatzera animatu ditu “Ermuak eta ermuarral urtero diru asko jartzen dugulako enplegua herrian errealitate izan dadin. Ez da kasualitatea, ez eta zortea ere –gehitu du-. Orbeak lana izatearen eta udalak langileak trebatu daitezen finantzazio jartzeko borondatearen ondorio baizik, lurzoru industrial ona eta herrian enpresak izan ditzagun, gure lehiakortasuna areagotzen duten zuntz-optikoa bezalako baliabidea izateko, bizi garen garaiarekiko bat”.
Jon Fernandez gerenteak ere bertan izatea eskertu die, horrek “borondatea eta jarrera erakusten duelako”. Aukera aprobetxatu, ikasi eta dibertitzeko eskatu die. “Produktu oso zabalduarekin lan egiten dugu, seguruena ezagutu eta erabili ere egiten duzuena zuen itxuragatik, eta horrekiko gure harremana asteko zazpi egunak eta hogeita orduak izan daitezkeelarik. Hortaz, Orbea enpresan lanean jarduteak pizgarri ere izan daiteke”.
Esandakoaren audio uzten dizkizuegu jarraian, hitz zehatzak entzuterik izan ditzazuen.
Izarra Fundazioaren eta Orbea S.Kooperatiboaren elkarlanak duen helburu nagusia ermuarrei trabatzeko eta enplegua lortzeko aukerak zabaltzea eta gure industri ehunaren barne dauden enpresei lehiakortasunean aurre egin dezaten laguntzea.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat