Ikasi eta ikerketarako TecnoTeka zabalik izango da astelehenetik aurrera
Ermuko Udalak zerbitzu publiko bat aurkeztu du gaur, zeina Izarra Centre eraikinean dagoen kokatuta, Ermua eta Mallabia lotzen dituen BI-3302 errepide baten ondoan, Aritzmendi pilotalekuaren ondoan. Ikasi, lanerako eta ikerketarako gunea da; TecnoTeka izena duena. Ikasteko eta ikerketarako gunea, non ikasleek eta enpresak elkarri eragin ahal izango dioten. 16 urtetik gorako ikasleentzat pentsatua dago; gradu eta masterretako ikasleentzat nahiz ikerlarientzat orohar.
Izarra Centre eraikinaren lehen –co-working edo elkarlanean jarduteko eremua- eta bigarren solairuetan banatua dago. Erabiltzaileek egun osoan erabili ahal izango dute -24 orduetan- eta urteko hirurehun eta hirurogeita bost egunetan. 16 urtetik gorakoentzat ikasteko leku bat eskaintzea da helburua, non bakarka nahiz taldeka lanak egin ahal izango dituzten. Ezagutza partekatzea ahalbidetzen duen lekua izan dadila nahi da, gazteak lan eta enpresa girora hurbilduko dituen esperoan. Ekintzailetzari ere mesede egingo diolakoan. TecnoTeka zabalik izango da datorren astelehenetik –maiatzaren 16tik- aurrera ikasle, unibertsitario eta ikertzaileentzat.
Aurkezpenaren buru izan da herriko alkate, Carlos Totorika eta berarekin bat izan dira taldeko Beatriz Gamiz eta Juan Carlos Abascal alkateordek, kultura eta hirigintza alorretako zinegotzi arduradunak.
Carlos Totorika alkateak azpimarratu du hiritarren garapena bermatzea eta formazioak sortutako behar berriei erantzuna emateko gai izatea Udalaren estrategiaren barne dagoela. “Gero eta ohikoagoa da taldean lan egitea, eta herriko gazteek beste espazio formatu bat behar dute”, adierazi du. Gainera, ikasleek Izarra Centren kokatuta dauden ekintzaileekin elkarbizitzeko aukera izango dutela aipatu du: “Oso interesgarria da ideiak eta ezagutza partekatzeko tartea izatea, etorkizunean elkarlanean aritu daitezen”. Beraien beharren arabera autonomiaz eta erantzukizunaz noiznahi erabili dezaten; “egunero, neguan, udan eta eguneko hogeita lau orduetan, jai egunetan nahiz gorde beharrekoetan” azpimarratu du.
Baliabideak
Bi eremu ezberdin ditu, ikasi edo ikerketa lanerako. Internet dago, WI Fi bitartez nahiz zuntz optikorako hartuneaz. Esku ordenagailuak ere izango dituzte erabiltzaileek, inprimagailu ekin bat, eta horiek guztiak erabil gai.
Sarrerako baldintzak
16 urtetik gorako pertsona; Ermuko udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkidea izan behar da.
Instalaziorako sarbidea elektronikoa da, erregistratua geratzen dena eta horretasrako udal liburutegian beste txartel espezifiko bat eskatu behar da. Txartela eskatu eta 48 ordura luzatzen da, elektronikoki programa eta kodetu eta gero.
Adinez txikiak diren erabiltzaileek guraso edo tutoreak sinaturiko baimena aurkeztu beharko dute.
Izarra Centre eraikinak zaintza-kamerak, sarbide kontrol sistema eta zaintza zerbitzua ditu eguneko 24 orduetan.
Argibide gehiago
Teresa Murga eraikinean kokaturik dagoen udal Liburutegira jo, Goienkalen z/g. Edota deitu zerbitzuko 943 17 92 12 telefonora edo idatzi biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren