Imagen
Ermuko Euskal Liburu eta disko azokaren XXIV. edizioa hastear
13.05.16
Euskara
Hurrengo astean abiatuko da Ermuko Euskal Liburu eta disko azokaren XXIV. edizioa eta dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den egitaraua zehaztu du. Aurten, 9 postu jarriko dira plazan non euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ikusteko aukera izango da. Irekiera maiatzaren 19an, ostegunean izango da eta postuak asteburu osoan zehar zabalik egongo dira.
Herriko jendea animatzeko asmoz hainbat ekitaldi burutuko dira egun hauetan:
- Maiatzaren 19an, osteguna, goizeko 11:00etan zabalduko da azoka eta egun honetan hainbat ikastetxeren bisita izango da..
- Maiatzaren 20an, ostiralean, 17:30ean azokan bertan Iñaki Carreterok ipuin saioa eskainiko du.
- Maiatzaren 21an, larunbata, 12:00etan umeentzako tailerrak hasiko dira plazan.
- Maiatzaren 24an, asteartea, 19:15ean Lobiano Kulturgunean, Mallabiko Izaro Andres abeslariarekin solasean jarduteko aukera.
Azokaren ordutegia goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:30era izango da, ostegun eta ostiralean. Asteburuan, berriz, ordu erdi beranduago zabaldu eta itxi egingo da, hau da, goizez 11:30etik 14:30era eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara.
Hainbat lotura karteletara
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin