Elkartasuna xede izango duen moda desfilea antolatu du hirugarren urtez EMOEk

16.05.16
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) hirugarren moda desfilea antolatu, ekimenarekin biltzen den dirua herrian bultzatutako elkartasun proiektu batera bideratuko duelarik, hain zuzen ere zailtasunak jasaten ari diren familiei Elikagai Bankuaren bidez laguntzea. Desfilea maiatzaren 20ko ostiral gaueko bederatziak laurden gutxiagotik aurrera egingo da Ermua Antzokian eta horri ‘pasarela solidarioaren desfilea’ izena jarri diote.

Antolatzaileek moda eta osagarrien erakusleiho dinamikoa izango den jarduera antolatzea erabaki dute udazken eta neguko denboraldirako joera eta produktuak bezeroen aurrean agerrarazteko, guztiak #Ermua dendetan. Gainera ekitaldian erakusten den guztia eskura eta erosgai izanen dugu parte hartzen duten herriko dendetan bertan.

Sarrerak 2 euro balioko dute eta parte hartzen edo laguntzen duten establezimendu eta dendetan erosi ahal izango ditugu aldez aurretik edo ostiral horretan bertan sarreran. Eta lagundu nahi dutenek joan ez arren, aukera izango dute zero lerroa ere izango delako. Ekimenarekin biltzen duten dirua herrian bultzatutako elkartasun proiektu batera bideratuko dute.

Horrez gain eta amu gisa, ikusleen artean 50 eurotako bi erosketa taloi zozketatuko dituzte. Saria parte hartzen duten establezimenduetako produktuak erosi eta ordaintzeko erabili beharko dira.Establezimendu parte hartzaileak ondorengoak dira Arinka, Calzados Eder, Calzados Eva, Moda Gemma, Lencería Guipur, Optika Itze, Moda Nane, El Armario de Natalia, Moda Oh La La!, Moda Ramos, Bolsos Sagardui, Joyería Senen eta Zapatxiki. Estilismoaz arduratuko dira Marfil, Malla, Gemma Güisado eta Disdira ile-apaindegiak. Horrez gain, laguntzaile dira Artarrai Dekorazioa eta Mari Asun Loradenda.

Jarduerak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren babesa du eta, baita ere, Ermuko gure udalarena.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean