Ermuan Bagara! euskararen olatua gero eta hurbilago!
Ekimen handi hori ia prest dago. Aho gozagarri gisa, eta herriko merkatariek tableta elektronikoa zozketatuko dute bezeroen artean baldin eta erosketak euskaraz egiten badituzte. Ekimenarekin bat egin duten pertsona, talde eta elkarteak ugari dira: kultura, kirol, gizarte alorettakoak, eragileak, eta abar… Sustatzaileek hainbat azpiegitura prestatu dituzte helburua bete eta arrakasta lortze aldera: webgunea, kartela, abestia, flashmoberako koreografia, merchandising-eko produktu hainbat –elastikoa, burukoa, motxila, poltsa, eta bar…-. Material guztia salgai duzue Euskal Birusa elkartearen egoitzan.
Herri bazkaria ere egingo da, Ermuko Euskaltzaleen sareak antolatu duena. Egun horretan bertan, Ermuko Udalak Euskaldun Berria plaza inauguratuko du, helduaroan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztien ohorez. Euskaldun Berria izendatzeko hautatu den tokia Torrekua, Ertz, Scorpio eta Zutik tabernen arteko espazioa da. Inaugurazio ekitaldia maiatzaren 28an izango da, Ermuan Bagara ospakizun horren barnean.
Proposamena Euskararen Egunaren harira aurkeztu zen, abenduaren 3an, eta maiatzaren hiruko Osoko Bilkuran onartu zuen Udalbatzak. Beatriz Gámiz Euskara zinegotziak azaldu duenez, azken hamarkadetan milaka izan dira heldutan euskara ikasteko hautua egin dutenak, eta milaka, baita ere, euren seme-alabentzat euskarazko irakaskuntzaren aldeko aukera egin dutenak. Hori dela eta, Udalak euskarara hurbiltzeko hautua egin duten pertsonei aitormena egin nahi die, euskararen biziberritze prozesua etengabe elikatzen baitute, eta haien guztien gogo, kemen eta ahalegina omendu nahi dira.
Bat egizu! Ez utzi pastasen, ez eta… galdu ere.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko