Bidarik lasterketa herrikoiarekin ospatuko du bere eguna

18.05.16
Gizartea

Bidari Ermuko Gutxitu Fisikoen edota Organikoen Taldeak lasterketa herrikoiaren bosgarren edizioa antolatu du larunbat honetarako, maiatzak 21. Proba 11:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta hiru kategoriatan banatuta dago: 5 eta 9 urte artekoak, 9 eta 12 urte artekoak eta helduak.

Bidari Egunaren barnean kokatzen da lasterketa, eta herriko zentro kulturalek, FEKOORek, EMOEk eta Ermuko Udalak babesten dute, besteak beste. Egin beharreko ibilbidea aldatu egingo da mailaren arabera, baina parte-hartzaile guztiak Orbe Kardinala plazatik abiatuko dira, eta Valdespina Markesa, Izelaieta eta Goienkaletik igaro ostean, Zubiaurrera itzuliko dira bide ezberdinetatik.

Lasterketan izena eman nahi izanez gero, ramosaizpuruai@gmail.com edota v.munoz.garcia@gmail.com helbideetara idatzi beharko da, izena eta telefonoa emanez. Larunbatean bertan ere izango da izena emateko aukera, proba hasi baino ordu erdi lehenago, plazan. Haurrek bi euroko dohaintza egin beharko dute parte hartzeko, eta helduek, aldiz, bost eurokoa.

Lasterketaren ostean, txistorrada herrikoia egingo da Orbe Kardinala plazan.

Bidari Ermuko minusbaliatu fisikoak biltzen dituen elkartea da. 1994. urtean eratu zen eta harrez geroztik lanean dihardu kideek gizarteratu eta horretan eroso senti daitezen, mugei aurre eginez. Horretarako, informazioa ematen eta lan-munduratzea lortzearen alde ahalegintzen dira. Horrez gain, bazkideei izapideak egiteko laguntza ematen diete, esaterako ibilgailua erosteko minusbaliotasunaren ziurtagiria lortzen, eta abar… Bidari elkartea une honetan oro har pertsonen erabateko garapena lortzeko ahaleginetan buru-belarri segitzen du eta, baita ere, bazkideen artean kirola sustatzeko lanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
11.02.26
Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik

'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta