Odola emateko aukera izango da ostegun honetan

18.05.16
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du ostegun honetarako, maiatzak 19. Bi txanda izango dira aukeran, eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak Ermura ekarriko duen unitate mugikorrean eman ahalko da odola.

Unitate mugikorra elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da bihar, Bizkaia Etorbidean, anbulatorio zaharraren aurre-aurrean. Ermuan izango da egun osoan zehar, eta goizez nahiz arratsaldez izango da odola emateko aukera: 9:15etik 14:00etara, edota 16:30etik 21:00etara.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean