Orbe Kardinala plaza, euskarazko kulturaren erdigune

20.05.16
Euskara

Abian da Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXIV. edizioa. Orbe Kardinala plazan ospatuko da ekimena asteburu osoan zehar, eta euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ezagutzeko aukera izango da bertan. Argitaletxe eta banatzaile ezberdinek muntatutako hainbat postu egongo dira aurtengo edizioan, besteak beste, Elkar, Gerediaga, Euskal Birusa eta Ermuko liburutegia.

Gaur, ostirala, goizeko 11:00etan zabaldu da azoka, eta eguraldi ona aprobetxatuz, dozenaka herritar gerturatu dira plazara. 14:00etan geldialdi bat egingo da, baina 16:30etik aurrera irekita egongo da berriro, 20:30ak arte. Asteburuan zehar, ordutegia apur bat aldatuko da, baina azokaz gozatzeko aukera berdina izango da 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Argitaletxeen berrikuntzez gain, “Bertso paperak” erakusketa ere ikusgai izango da igandera artean.

Etxeko txikienek eurentzat moduko ekimenez gozatzeko aukera izango dute asteburuan zehar, azokarekin lotuta antolatu diren zenbait ekintzari esker. Gaur bertan, Iñaki Carreterok ipuin kontaketa eskainiko du 17:30ean Orbe Kardinala plazan. Bihar, larunbata, mota guztietako tailerrak eta jolasak izango dira 12:00etatik aurrera.

Azoka igandean amaituko den arren, maiatzaren 24an, asteartea, Izaro Andrés abeslari mallabiarrak solasaldia eskainiko du Lobiano Kulturgunean 19:15etik aurrera.

Jarraian ostiral goizeko hainbat irudi ikusi ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin