Uda honetan 'Kirolaz blai' ekimenaz gozatzeko aukera izango da hamaseigarrenez

23.05.16
Kirolak

Ermuko UKEk “Kirolaz Blai” udako ekimena abiarazi du hamaseigarren urtez jarraian. José Ramón Gombau Kirol zinegotziak eta UKEko presidenteordeak azaldu duenez, “arrazoi bategatik zein besteagatik uztailean Ermuan gelditzen diren gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du ekimenak, euren seme-alabei jarduera fisikoan eta jolasetan oinarritzen den aisialdirako alternatiba eskainiz”.

Ekimenak bi jarduera ezberdin hartzen ditu bere baitan: alde batetik, “Multiabentura 2016”, astelehenetik ostegunera bitartean ekintza ezberdinez osoturiko 3 aste, eta, bestetik, “Igeriketako Intentsiboak”, igeriketa estiloak ikasteko eta hobetzeko.

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (gutxienez Lehen Hezkuntzako lehen maila gaindituta) zuzenduriko programa da “Multiabentura 2016”, eta umeen aisialdi garaian kirola eta jarduera fisiko dibertigarriak bultzatuz esparru anitza eta ludikoa eskaintzea du helburu. Jarduerak ekainaren 27aren eta uztailaren 14aren artean burutuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara; ostegunetan, baina, irteerak egingo dira eta 09:30etik 18:00etara. Gainera, jakinarazi nahi da uztailaren 4ari dagokion saioa uztailaren 8ra pasatuko dela, Balendin Berriotxoa santuaren eguna –jai-eguna- dela eta.

“Igeriketako Ikastaro Trinkoak – Uda 2016” programa, aldiz, bi helbururekin eratzen da; alde batetik, ahalik eta ermuar gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun-higieneari dagozkion ohiturak lortzea baimenduko duen oinarrizko abilezia motorrak ezartzea. Era berean, norbanakoaren aisialdi eta astialdi garaian, kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskaintzen da.

20 saio izango dira guztira, eguneroko eduki pedagogiko eta didaktikoetan sakontzeko eta ikasitakoa era intentsibo batean burutu ahal izateko. Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, ekainaren 24tik uztailaren 22ra bitartean. 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko 0 mailako ikastaroak, ordea, asteartetan eta ostegunetan eskainiko dira, ekainaren 28tik uztailaren 21era.

Opor kirolzaleak Ermuan

José Ramón Gombauk azaldu duenez, “aurten Multiabenturan parte hartzen dutenek igerilekuko jokoak, padela, minisaskibaloia, minieskubaloia, aretoko hockeya, txiki dantza, eskupilota, beisbola, yoga eta beste hainbat ekintza burutzeko aukera izango dute. Gainera, hiru txango antolatu dira: Gamiz Fikara trekking txikia egin eta udal igerilekuetan bainua hartzera; Gorlizeko Ermua menditik paseotxoa eta hondartza jolasak, eta Sopelako hondartzan surfeko hastapen ikastaroa”.

"Multiabentura 2016” ekimenean interesa duen orok gaurtik aurrera izena emateko aukera izango du Miguel Ángel Blanco Udal Kiroldegiko harrera eta informazio-gunean. Izen-emate epea ekainaren 22an, asteazkena, bukatuko da. Igeriketako ikastaroetarako, aldiz, datorren astelehenean, maiatzak 30, zabalduko da epea. Jarduerek honako prezioak izango dituzte:

  • Multiabentura 2016:
    • Abonatuak: 86,80 euro
    • Abonatugabeak: 126,00 euro
  • Igeriketako Ikastaro Trinkoak (0 mailakoak):
    • Abonatuak: 41,65 euro
    • Abonatugabeak: 64,60 euro
  • Igeriketako Ikastaro Trinkoak (1 mailatik aurrera):
    • Abonatuak: 57,10 euro
    • Abonatugabeak: 103,60 euro

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke