Kopako finalak eta sari banaketak amaiera eman diote APFEren denboraldiari

24.05.16
Kirolak

Futbolariak Sustatzeko Ermuan dugun Elkarteak (APFE delakoak) 2015-2016 denboraldiari amaiera eman dio azken asteburuan. Domekan kopako finala jokatu zuten Murruka Ventanas Rada FT eta MecanicasTres taldeek. Garaipena eta kopa Murrukarentzat izan zen, 2 eta 1 gailendu baitzitzaizkien aurkariei. Partida bukatu ondoren denboraldiko sarien banaketa egin zen, ekitaldian Juan Carlos Abascal Candás ‘Txitxo’ alkateordea izan zen.

Amaitu berri den Liga Sagarra CF taldeak eskuratu du, erregularrena izan eta punturik gehiena lortu baitu. Bigarren postua Murruka FT taldearentzat izan da eta, azkenik, hirugarren Txupi Bar Donosti geratu da. Beste sarien artean, golegile onenarena Sagarra taldeko Alex Quindosek eskuratu du, hamasei partidatan 25 gol sartu dituelako. Beste muturrean, atezain onenarena Los Paisanos Limpiezas Rueda taldeko Juan Carlos Loor izan da, ligako partidatan 15 gol sartu dizkiotelako.

Laburbilduz, oro har kirolaren jaia izan zen Betiondon igandean eta, bereziki, zaletuen mailako futbolarena. Kopako partidak nahiz sariak banatzeko ekitaldiak jendetza bildu zuen, fresko izan genuen igande eguerdian.

Datorren denboraldirako talde gehiago inskribatu daitezkeela iragarri du APFEk

Datorren 2016-2017denboraldiari begira talde bi gehiago inskribatu daitezkeela iragarri du APFEk. Aurten 8 talde izan dira eta hamarrera iritsiz gero ligako asteburu bakoitzean bost partida jokatu ahal izango lirateke. Hori horrela, elkarteak interesa izan dezaketenei iraila baino lehenago izena ematera animatzen die.

Argibide gehiago nahiz gaurkotasuna APFEk duen webgunean ikus dezakezue eta, baita erabiltzen dituen sare sozialetan ere bai.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da