‘La Banda Lavanda; cuaderno de creación, metodología y experiencias’ liburuaren aurkezpena

25.05.16
Berdintasuna

Silvia Palumbo Jaime polifazetikoak –kantautorea, musikari, idazle eta antzezle argentinarra- Ermuan izango da biharko egunean -ostegunean- ‘La Banda Lavanda; cuaderno de creación, metodología y experiencias’ izenburuko argitalpena aurkezteko ekitaldian. Aurkezpena Lobiano Kulltur Gunean egingo da, arratseko seietatik aurrera, sarrera doan eta nahi duen guztiarentzat libre delarik. Ekitaldia udal Aukera Berdintasun sailak antolatu du, Ermuko Andrabanda Feministaren laguntzarekin bat.

Liburu honek Silvia Palumbok sortutako artearen bitarteko jabekuntza-tresna feministaren jatorria, garapena eta agerpena zeharkatzen ditu. Horrez gain, Argentinako diktadura militarrean hazitako aktibista baten istorioa kontatzen digu, artista, sortzailea, danbor-jole eta feminista baten istorioa, alegia lehenengo pertsonan kontatua.

Bidaia pertsonaletik abiatuta, egintza kolektibo bilakatzen da lana, munduan zehar danbor-joleek eragiten dituzten perkusio-soinu, abesti eta mugimenduen bitartez.

Autoreari buruzko hainbat datu

Silvia Palumbo Jaime 1963an jaio zen Lincoln-en, Buenos Aireseko probintzian (Argentinan). Abeslaria, artista eta formatzaile-musikaka, aktibista feminista eta lesbiana. Las Lunas y Las Otras talde feministen sortzailea ere bada. 3 diska editatu ditu, Argentina eta Uruguayko emakume abeslarien bilduma sortu du eta La Banda Lavanda albuma grabatu du. Ensayo de señoronas antzerki forma duen musika emanaldiaren sortzailea eta zuzendaria da, eta las DesBandadas banda ere zuzentzen du, ‘La Banda Lavanda’ proiektuaren baitan dagoena.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda