Errefuxiatuak izango dira XVI. Immigrazio Jardunaldietako ardatza
Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak Immigrazio Jardunaldien hamaseigarren edizioa antolatu du ekainaren 1etik 4ra bitartean. Eguarbitza Misio Taldeak, Komite Internazionalistek, Caritasek, HAGUNIA Saharako Herritarren Lagunen Elkarteak, Urko-Punta taldeak, Maishulek, RIF Gazteakek eta PAACE – Ermuko Afrikarren Elkarteak osatzen dute antolatzaileen taldea, eta Ermuko Udalaren, Antxintxiketan taldearen eta herriko ikastetxeen laguntza izan dute.
Aurtengo edizioan, Jardunaldietako gai nagusia errefuxiatuak eta pertsonen desplazamendua eta asilo eskariak eragiten dituzten nazioarteko gatazkak izango dira. Datorren ekainaren 1ean hasiko da programa, Lobiano Kultur Gunean eskainiko den hitzaldi batekin. Nati Ovelleiro eta Ana Cascon Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak eta Idomeniko (Grezia) errefuxiatuen guneko boluntarioak dira, eta euren esperientziaz mintzatuko dira arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gainera, gonbidatu berezia izango dute, Ane Irazabal kazetaria eta ETBren Greziako berriemaileak bideokonferentzia bitartez parte hartuko baitu hitzaldian.
Ostiralean, ekainak 3, Lina Charif musikari berbereak kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian 22:00etatik aurrera.
Egunik garrantzitsuena datorren larunbata izango da, ekainaren 4a, kultur arteko jaia ospatuko baita 11:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan. Habla Conmigo – Hitz Egidazu hizkuntza boluntarioen taldeak, Jaapo Lyguey perkusio taldeak, Txindurrik, Alainek eta Txanprasek inaugurazio ikuskizuna eskainiko dute, Juan Carlos Colinaren oroimenez.
Jaia hasi ostean, 11:30ean haur jokoak prestatuko ditu Antxintxiketan taldeak, eta 12:00etan, aldiz, perkusio ikastaroa eskainiko du Mustapha Agharbanek. Ordubete geroago, Euskal Herriko Errusiak Lipobenoen Elkarteko Juravca emakumeen abesbatzak kontzertua emango du, eta goizari amaiera emateko, 14:30ean kultur-arteko bazkari herrikoia izango da.
Arratsaldean, 17:00etan, Ermuko Bigarren Borroka Senegaldarreko Txapelketa ospatuko da, Jaapo Lyguey perkusio taldeak girotuta, eta jarraian, 18:00etan, Z All Star orkestra latinamerikarrak kontzertua eskainiko du. Festa amaitzeko, Flor Ebendeng, Maiky Moiche & Afrobeat Band talde afrikarraren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da 19:30etik aurrera.
Egun osoan zehar hennazko tatuajeak eta trentza afrikarrak egiteko aukera izango da plazan, baita idazkera arabiarra ikasteko eta Ermuko ikastetxeetako neska mutilek egindako marrazkiak eta muralak ikusteko ere.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan