LAGak berrikusteko tailer ireki egingo. Diseina dezagun gure lurraldearen etorkizuna!
Euskadiko Lurralde-estrategia definitzen duen araudia dira Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak (LAG). Indarrean daudenak 1997an onartu ziren, ia orain hogei urte, horregatik berrikustea dagokie, 2015eko uztailaren 27an Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiari jarraiki. Erabakiak LAG berrikusteko prozedurari hasiera ematea eta hori parte-hartze prozesu zabal baten bidez egitea ezartzen zuelarik. LAGak EAE 15 alor funtzionaletan zatituta dute. Horregatik beste horrenbeste foro eta tailer ireki egingo dira Erkidego guztian zehar alor funtzional horien udalerri nagusietan.
Debabarreneko eremu funtzionalerako saioa ekainaren 1ean, asteazkenean, egingo da arratsaldeko 18:00etan Eibarko Portalean (Bista-Eder kalea, 10) Paisaia, azpiegiturak, komunikabide eta bidaiatzeko moduak, landa- eta hiri-inguruneak, ura, energia eta horrelakoak bezalako gai garrantzitsuei buruz hitz egiteko aukera paregabea izango da. Udaleko alor eta sail ezberdinek Eibarren biltzera deitzen duen Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eskutitza zabaldu eta ezagutzera emango dute herriko kollektibo eta elkarteen artean, nahiz izanez gero, bertaratu eta parte-hartzerik izan dezaten. Garrantzitsu da gu guztiontzat. Parte har ezazu!
Zer dira LAGk?
Euskadiko Lurralde-estrategia definitzen duen araudia dira LAGak. LAGen bidez, EAEko lurraldea kudeatzeko jarraibide eta plan nagusiak ezartzen dira, haren gainean hartzen diren arloko eta tokiko erabakiei koherentzia emanez. LAGak Eusko Jaurlaritzaren esku daude, erkidegoaren eskumenetan sartzen direlako.
Zer arautzen dute LAGek?
LAGek, zehazki, natura-guneen babesa, bizitegi-gune edo industrialde handien kokapena edo birmoldaketa, zenbait azpiegitura handiren gutxi gorabeherako trazadura eta haiek lurraldean duten funtzioa (bideak, errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak, eta abar), oro har, politika publikoen norabidea landa-eremuetan eta hiri-eremuetan, eta baita uraren zein energiaren kudeaketa ere, besteak beste, arautzen dituzte.
Nola eragiten digute LAGek gure egunerokotasunean?
LAGek egunero eragin diezazuketen hamaika neurri ezartzen eta sustatzen dituzte. Besteak beste, honako gaien inguruko erabakiak zehaztuz:
- Zure inguruko natura-gune bat babesteko eta nola babesteko erabakia.
- Zure landa-eremuan baimentzen eta debekatzen diren jarduera motak (nekazaritza eta abeltzaintzakoak edo bestelakoak).
- Hurrengo 20 urteetan, zure eskualdean edo udalerrian eraiki ahal izango diren etxebizitzen kopurua.
- Zure etxetik gertu bizitegi-gune, industrialde edo zona komertzial handi bat kokatzea ala ez kokatzea.
- Enpresa-parke berrien kokapena edo hiri-eremuak birgaitzeko proposamena.
- Garraio publikorako korridore linealak berregituratzeko edo sortzeko proposamena.
- Sektoreak proposatutako ibaien eta erreken gaineko araudiaren aplikazioa, uholde-arriskua.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da