Jubenilak Bizkaiko kopa jokatuta, amaiera emanago denboraldi on bati Errotabarri E.K.Ek
Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak denboraldi on bati amaiera emango dio aste bukaera honetan. Elkarteko sei taldeek emaitza onak izan dituzte Ligan nahiz kopan. Bigarren mailan dagoen seniorrak –ohorezko eta zilarrezkoan- laugarren amaitu du sailkapen orokorrean, nahiz eta taldearen estreinako parte hartzea izan. Hogei partitutik erdiak irabazi dituzte, bitan berdindu eta soilik 8 neurketatan amore eman dute. Imanol Alvarez entrenatzaileak multzo lehiakorra lortu du, bateratua eta ondo konpontzen dena pista barruan nahiz elkarrekin kanpoan. Gorabeherak izan dituzte lehen urte honetan, lesioak, irletarainoko bidaiak nola ez, baina lortu dutena garrantzitsua da. Gauza handia, aintzat hartzekoa. Larunbatean lehiatzeari amaiera eman zioten, Bizkaiko Kopan amore eman eta partidua galdu ondoren.
Errotabarri Eskubaloia taldeko jubenil neskek Bizkaiko Koparen finaleko partida jokatuko dute asteburu honetan. Ermuarrek aurrean Etxebarriko Kukullaga taldeko jokalariek edukiko dituzte. Partida bihar larunbatean jokatuko da Galdakaoko Urreta kiroldegian, arratseko 4etatik aurrera. Mikel Martin eibartarrak entrenatzen dituen neskak denboraldia loratzeko eta sari bat eskuratzeko aukera izango dute. Kanpaina intentsua izan da eta ondo lehiatu dira denboraldian zehar. Euskal Ligan lehen postuan amaitu dute, 22 punturekin, Bizkaiko talderik onena izanez. Lau talderen arteko finalean ere bigarren amaitu zutenez, Espainiako txapelketarako sailkapen edo sektore fasea jokatzeko aukera izan dute, horretarako Sant Viçens Horts herrian izan direlarik apirileko azken aurreko asteburuan.Bi taldeek finalerako sailkatu dira bina talde mendean hartu eta gero, ligaxka jokatu eta joan etorriko partidak jokatu ostean. Errotabarrikoek sailkatzeko Erahialdea Consulting Alaves arabarrei eta Atletiko Basauriko taldeari gailendu ondoren.
Kadeteak eta infantilek ere denboraldi dotoreak egin dituzte, koparako ere sailkatzea eta guzti lortuz. Nolanahi ere, azkenean ez dira finalera iritsi.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da