Bizkaiko txapeldun dira Errotabarri eskubaloi taldeko jubenilak

30.05.16
Kirolak

Ermuko Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko neska jubenilak Bizkaiko txapeldun dira. Taldeak denboraldiari amaiera eman dio azken asteburuan, Bizkaiko kopako finala jokatu eta irabaziz. Mikel Martinek zuzentzen duen taldeak larunbat arratsaldean jokatu zuen, ermuarrak partidan garaile atera zirelarik Etxebarriko Kukullaga mendean hartuta. Azken markagailua 34 eta 23 golekoa izan zen, gure herrikideen aldekoa. Kopa irabaztea denboraldiari amaiera oso duina emateko modua izan da. Denboraldia oso ona egin izan dute jubenilek –eta baita elkarteko talde gehienek ere-, ligako lehen postuan amaitu eta kopa jokatu izan baitute.

Ermuarrek erantzukizuna gain hartu zuten eta hasieratik amaierara bitartean markagailuan aurretik izan ziren, garaipena lortu artean. Atsedenaldian 6 golen abantaila zuten, markagailua 18 eta 12 baitzen. Aurretik mantendu ziren, bozina jo artean. Eta emaitzaren arabera Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko neska jubenilak 2015-2016 denboraldiko Bizkaiko txapeldun dira. Lerro hauen azpian arratsalde eta partidako hainbat argazki uzten dizkizuegu.

Taldeko kide izan ziren Alaitz Fernández, Maider Carballo, Cristina Vivar, Anne Erauskin, Ane Garrido, Nagore Domínguez, Itsaso García, Anne Tejada, Janire Goenaga, Nekane Rekalde, Maialen Calderón, Marta Fernández eta Nerea Ruiz. Lehen entrenatzailea: Mikel Martín, bere laguntzailea Ariane Gayoso eta atezainena Josean Fernández de Aránguiz. Ekipoaren ordezkaria Alberto Vivar izanik.

Zorionak liga eta kopako txapeldun izateagatik!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da