Bizitza hobe eta osasuntsuago kerik gabe

30.05.16
Gizartea

Tabakorik Gabeko Eguna ospatuko dugu gaurkoan, Osasunaren Mundu Erakundeak hala erabakita. Horren harira, AECCren Ermuko batzordeak, Osakidetzaren Debabarrena bailarako OSIarekin batera mahai informatiboa jarriko du, maiatzaren 30eko astelehen goizean, gure bizitzan ohitura osasungarriak txertatu behar izanaren inguruak jabetu gaitezen. Ekimenaren lema “Utz dezagun tabakoa elkarrekin”.

Mahai horretan AECCko kideek eta osasun zentroko langileekin batera proba fisikoak egitea proposatu eta eskainiko diete kaletik pasatzen diren herritarrei. Probak cooximetriak eta nikotinarekiko menpekotasun maila neurtzeko proba izango dira. Jardueraren helburua erretzaileei hori uzteak duen garrantziaz ohartarazi nahi zaie, aldi berean horretan lagungarri izan dakizkiokeen tratamenduei buruzko informazioa ere emango zaielarik. Gaur, maiatzaren 3eko astelehen goizean, 10:30etatik ordu 1 eta erdietara bitartean, Zubiaurre kalean.

Material hainbat PDF formatuan:

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean