Udalak eta Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmena sinatu eta errefuxiatuen harrerari hasiera eman

31.05.16
Erakundea

Ermuko Udalak eta Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmena sinatu zuen atzo, nazioartean babes edo errefuxiatu eskaera aurkezten duten pertsonak aldi batean hartzeko proiektua garatu ahal izateko, udalak utzi duen etxebizitza batean oinarrituz. Hitzarmena Juan Mari Urruzunok, gizalde erakundeko idazkaria erkidegoan eta Carlos Totorika alkateak sinatu zuten. Agiri horretan oinarriturik, Ermuko Udalak etxebizitza utziko dio Gurutze Gorriari, non hemendik gutxira iritsiko den familia-unitatea sartuko den. Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du, hori gainditu ostean urterik urte luzatu ahal izango dena. Sinatze eta aurkezpen ekitaldian Eibar-Ermua zonaldeko presidente Sonia Archeli eta Udalbatzako kide eta alkateaorde, Juan Carlos Abascal ere izan ziren.

Bakoitzari dagokion betebeharren arabera, Udalak orotariko aseguru poliza sinatzea dago, edukia nahiz edukiera bermaturik izateko. Halaber, beharrezko balitz obra edo egokitzapenak egingo ditu etxebizitza erabiltzeko gai izan dadin; Jabe-erkidegoaren eta konponketei dagozkien gastuak gain hartuz. Eta Higiezinen Gaizeko Zerga eta komunitateko gastuak ere ordainduko dituelarik. Gurutze Gorriak, bestalde, lagatzen zaion etxebizitza nazioarteko babes-eskatzaileen beharrizanei erantzuteko soil-soilik erabiltzeko eta etxebizitzaren onuradunei hitzarmena indarrean dagoen bitartean laguntzeko konpromisoa hartzen ditu. Gurutze Gorriak bere gain hartuko du elektrizitatea eta gasaren ordainketa, bertan bizi direnei ordainarazteko eskubidea gordeta duen.

Totorikak adierazi duenez “Europan bizi garen egoera larriari aurre egiten hasi ahal izateko hitzarmena azkar adostu izanagatik pozik nago”. Agintariaren esanetan “honetan eskumenik ez dugun eta txiki garen administrazioek bat egin eta laguntzea erabaki dugu, daukaguna eskainita, hau da, salbuespen egoeratan erabiltzeko ditugun etxebizitza multzoa eskainiaz, honakoa benetan gogorra baita”. Horrez gain, azpimarratu izan du “udal alderdi politikoak honetan ados egon garela eta horrela adierazi izan dugula azken Osokoaren Bilkuran, hainbat errefuxiatuei harrera egin diezaiegun Ermuan, egun inolako babesik gabe daudelako, Europaren lotsa handirako”. Gurutze Gorriko ordezkari biek Ermuan laguntzeko aurkitu duten jarrera eta adostasunera azkar iritsi izana azpimarratu dute. Juan Mari Urruzunok harrera azpimarra eta aintzat hartu zuen, etxebizitza utzi izanaren aurretik, “indarkeri eta gerratik ihesi datozen pertsonak direlako eta, Gurutze Gorria betidanik egin legez, ahulenekin eta horien ondoan egongo delako”.

Jarraian soinu MP3 formatuko artxiboa uzten dizuegu, non hitzarmena sinatu eta aurkezteko ekitaldian esandako hitzak dituzuen, esan eta adierazi bezala.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian