Arrakastaz beteriko hamabi ordu eta erdi euskaraz Ermuan

31.05.16
Euskara

Pasatu den larunbatean Ermuan Bagara! ekimenaren lehen edizioa ospatu zen Ermuan. Herriko ehunka lagunek gozatu zuten euskararen jai erraldoian, eta gustu eta adin guztietarako ekintzaz blai izan zen eguna.

Goizean goizetik Irulitxa fanfarreak herriko kaleak alaitzeari ekin zion, Orbe Kardinala plazan pixkanaka hainbat ekintza antolatzen ziren bitartean. Eguerdian, festa lekuz aldatu zen une batez, Euskaldun Berria plazaren inaugurazio ekitaldia ospatu baitzen Scorpio, Torrekua, Ertz eta Zutik tabernen arteko espazioan, helduaroan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztien omenez.

Eguraldi onak lagunduta, egunaren zati handi batean behintzat, Ermuko bizilagunek kalejirez, tailerrez, bazkari herrikoiaz, bertsoez, rokodromoaz eta dantza erakustaldiez gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Ospakizun arrakastatsua hamabi ordu eta erdiren baitan amaitu zen, Kokein eta Issuna taldeen kontzertuekin eta Gauargiren erromeriarekin. Ermuko euskaltzaleen sareak mugarria bete du, hizkuntza normalizaziorantz bide luzeari hasiera emanez. Ermuan Bagara! Ekimenak pertsonak, kirol elkarteak, talde kulturalak, sindikatuak eta gizarte eragileak batzea lortu du. Lerro hauen azpian ikus dezakezue Ermua Bagara! Ospakizunerako sortutako abestia, baita larunbateko zenbait argazki ere.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin