Hemen guztiok leku dugula erakutsiko digu Kulturen arteko jaialdiak

03.06.16
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak antolatutako Immigrazio Jardunaldien hamaseigarren edizioaren mami nagusia beteko du asteburuan. Errefuxiatuak dira aurtengo edizioko ardatz eta gure gizarte abegitsuaren adibidea izango dugu bihar gauzatu eta ospatuko den kulturen arteko jaialdian zehar.

Gaurko ostiralean, Lina Charif musikari berbereak kontzertua eskainiko du Ermua Antzokian 22:00etatik aurrera.

Bihar jardunaldien baitan egunik garrantzitsuena izango da, kultur arteko jaiarekin, zeina 11:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan bizi ahal izango dugun. Hitz Egidazu hizkuntza boluntarioen taldeak, Jaapo Lyguey perkusio taldeak, Txindurrik, Alainek eta Txanprasek inaugurazio ikuskizuna eskainiko dute, Juan Carlos Colinaren oroimenez. Iaz zendu zen, jaiotzez Kuba herriko semea zena eta bihotzez ermuarra gogoan izan dugu. Jarraian, tailerrak, kontzertuak eta herri bazkaria izango dira. Gainera, egun osoan zehar hennazko tatuajeak eta trentza afrikarrak egiteko aukera izango da plazan, baita idazkera arabiarra ikasteko eta Ermuko ikastetxeetako neska mutilek egindako marrazkiak eta muralak ikusteko ere.

Eguarbitza Misio Taldeak, Komite Internazionalistek, Caritasek, HAGUNIA Saharako Herritarren Lagunen Elkarteak, Urko-Punta taldeak, Maishulek, RIF Gazteakek eta PAACE – Ermuko Afrikarren Elkarteak osatzen dute antolatzaileen taldea, eta Ermuko Udalaren, Antxintxiketan taldearen eta herriko ikastetxeen laguntza izan dute.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari
Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu