Txirigota Solidarioa iritsiko da lehenbizikoz Cadizetik Ermura
Ermua Antzokiak ekitaldi berezi bat hartuko du larunbat honetan. Cadizeko La Factoria elkarteak Txirigota Solidarioaren lehen edizioa aurkezten du.
Ikuskizuna Ermuko Udalak, Isekin Ekimen Solidarioen Elkarteak, Euskadiko Kadi peñak eta La Factoriak berak antolatzen dute. Helburua gaixotasun arraroak dituzten umeen alde dirua batzea da.
Cadizeko kaleko ihauterietan hamar urte baino gehiagoko ibilbidea duten koplek osatutako antologia izango da ikus eta entzungai larunbatean. Konpainiak berak azaldu duenez, Ermuko antzezpena “aurrekaririk gabea” eta “ahaztezina” izango da.
Ikuskizuna larunbat honetan, ekainak 4, gaueko 22:00etan izango da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude hamar euroren truke Antzokiko leihatilan edota honako establezimenduetan:
- Burduntzi taberna
- Andaluziako Zentroa
- Gurbil taberna (Eibar)
- Nuevo taberna (Eibar)
- Derry taberna (Elgoibar)
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian