Indarkeria matxista kontsumitzen al dugu?
Ermuko Emakumeen Topalekuak hitzaldia antolatu du datorren astearterako, ekainak, 7, “Indarkeria matxista kontsumitzen al dugu?” izenpean- Setem Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide Laura Castresana Martínez izango da hizlaria, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da topaketa.
Pasatu den otsailean, “Indarkeria kontsumitzen dugu?” izeneko ikerketaren datuak argitaratu dira. Azterlan horretan, indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean dagoen harremana egiaztatu nahi izan da, eta arduratzeko moduko emaitzak atera dira bertatik. Badirudi indarkeria matxistak naturalizatuta, barneratuta eta onartuta daudela gure gizartean.
Etxeko produktuen, estetika elementuen eta bestelako arloetako kontsumoa ikertu ostean, errealitateak erakusten du indarkeria nabarmena dela, emakumeak kontsumoa bultzatzeko objektu bihurtzeraino. Gainera, ikusezin bilakatzen diren indarkeria motak ere badaude, genero rolak eta estereotipoak indartzen dituztenak eta emakumeen osasuna arriskuan jartzen dutenak.
Herritar guztientzat zabalik egongo da hitzaldia, eta sarrera doakoa da. Antolakuntza hobetzeko, izena ematea gomendatzen da Emakumeen Topalekuan, 943 17 10 30 telefonoan edota igualdad2@udalermua.net helbide elektronikoan.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko