Artisau pizzak eginten ikasteko tailerra egingo haurrentzako liburutegian

03.06.16
Udal Liburutegia

Urtero bezala, Jardunaldi Gastronomikoek ez dituzte umeak ahazten. Oraingoan Lobiano Gastronomia Elkarteak, Liburutegiarekin elkarlanean etxeko pizzak egiteko tailerra antolatu du. Ekainaren 14an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan izango da. Haur Liburutegian. 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago ekimen hau.<7p>

Tailerra Pizzeria Capriren langileek dinamizatuko dute Elkarteko kideen laguntzaz. Partaideek pizza bana egingo dute eta ondoren etxera eramango dute bertan laberatu ondoren, etxekoekin dastatu ahal izateko.

Plaza mugatuak dira. Izen ematea Liburutegian bertan, biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz edo 943179212 telefonora deituz ekainaren 13a baino lehen. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera emango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat