Aitor Hernández, Bizkaiko Txapeldun cross country diziplinan
Specialized-Ermua Impulso taldeko Aitor Hernández txirrindulariak Bizkaiko txapela lortu du cross country kategorian, igande honetan Getxon lehiatu den proban. Euskadiko Openerako puntuagarri den seigarren lasterketan lehen postua eskuratu du ermuarrak. Horrekin, aurtengo BTT denboraldian bigarren garaipena batu du, duela aste batzuk Erandion irabazi ostean.
Specializedeko txirrindulariak Bizkaiko Txapeldun maillota jaso zuen atzo, podiumera igotzean. “Oso lasterketa entretenitua izan da, bai ibilbideagatik, baita sentsazioengatik ere”, azaldu zuen. “Zirkuitua oso zorrotza izan da, etengabeko igoera eta jaitsierekin, beraz ezinezkoa zen erlaxatzea. Gainera, bihurgune asko eta zailak zituen. Oso ongi sentitu naiz neure buruarekin, aurreko lasterketetan baino hobeto. Entrenamendua bere fruituak ematen ari dela nabaritzen dut, eta pixkanaka txapelketaren erritmora egokitzen ari naiz. Dena dela, oraindik asko falta zait nire mailarik onenera iristeko, beti negua izaten baita nire helburu nagusia”, zehaztu zuen.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da