Atleta ermuarrek arrakastari eutsi eta domina gehiago lortu dituzte

07.06.16
Kirolak

Atleta ermuarrek hainbat domina lortu dituzten azken asteburuan Donostian jokatutako Euskadiko txapelketa absolutuan. Txapelketa horretara bost atleta ermuar izan ziren. Arantza Moreno Fernándezek –FC Barcelona- eta Leire Gorritxategi Condek -Bidezabal Atletismo Elkartekoa- xabalina jaurtiketan parte hartu zuen, urrezko eta zilarrezko dominak jantzi zituztelarik, hurrenez hurren bere kategorian. Arantzak 46 metro eta bost zentimetroko jaurtiketa egin zuen eta Leirek 40.72 metrokoa hain zuen, biek ere lehen domina eskuratuz. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 21. orrialdean.

Honekin batera, Irene Perezek altuera jauzian lehiatu zen, zilarrezko domina irabaziz. Irene lehiatzen altuera txikitik hasi zen, apurka apurka gora egiten jarraitzeko. Azkenean, aise 1.61 metroko saltoa eginez, bigarren postua ziurtatu zuen. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 18. orrialdean.

Hirugarren kirolaria Ane Garrido Ramos izan zen. Honek, disko jaurtiketako proban parte hartu zuen. Sailkapenean bosgarren postua lortuz. Anek kilogramoko diska 28,73 metrora jaurti zuen. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 20. orrialdean.

Azkenik, Iñigo Ugena Fernandez gazteak, pertika jauzian hartu zuen parte. 3 metro eta laurogei zentimetroko jauziarekin zortzigarren izan zen sailkapen nagusian. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 9. orrialdean.

Laburbilduz, atleta gazte hauen parte hartze oso ona egin zuten, Federazio nazionalak eta Euskadikoak elkarrekin antolaturiko txapelketa honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da