‘Marcan huella’ elkarteak dirua biltzeko bigarren gala benefikoa antolatu du
Animaliak Babesteko bailaran dugun ‘Marcan huella’ elkarteak gala bat ospatuko du aste honetan Ermua Antzokian. Ekitaldi horren asmoa eskualdean galdu eta abandonaturik aurkitzen dituzten animaliak jaso eta atenditzeko lana finantzatzea da. Jarduera ekainaren 11ko larunbatean izango da, arratseko zazpietatik hasita. Sarrerak 6 euro balio du eta jada, aldez aurretik erosteko aukera dugu laguntzaile diren hainbat establezimenduetan; Ermuan Nane moda dendan, Mallabian Paqui Feijoo txakur ile-apaindegian eta Eibarren Jardines denda delakoan. Antolatzaileen ikuskizun dibertigarria izango dela iragarri dute. Euskal dantzak, flamenkoa, bakarkako hizlariak eta zozketa aunitz egingo dituzte. Anima zaitez!.
‘Marcan Huella’ animalien abandonu eta tratu txarrei aurre egiteko xedea duen eta 2014an eratu zen irabaz asmorik gabeko elkartea da. Ehundik gora kide ditu, zeintzuek hilero 10 euroko kuota edo emaria egiten duten asistentzia humanitario horren gastuei aurre egin ahal izateko. Zeregin horretan hasi zirenetik 90 zakur baino gehiago salbatu izan dituzte, galduta izan direnak bueltatuz beren jabeei eta besteei adopzioan hartu dituzten familia berriak bilatuz.
Beren egitekoa ez da harrera eta aterpea ematean geratzen, txakurrak abandonaturik, deshidrataturik, gaizki elikaturik edo tratu txarrak ustez jaso izanagatik egiten dizkieten deiak jaso eta egia diren konprobatzen dute. Txakurrak txipa elektronikoa badu eta identifika badaiteke horren jabearekin kontaktuan jartzen dira, aldiz, txiparik ez badu bilaketa korapilatu eginen da eta norbaitek adoptatu artean animaliaz arduratzen dira, aterpea emanez. Denbora horretan animaliak izan ditzakeen osasun beharrei aurre egiten dietelarik –txertoak jarri, bizkarroiak kendu, esterilizatu, eta abar. Hori guztia egin ahal izateko dirua –hainbat kasutan asko- behar izaten denez gala benefiko hau egitea bururatu zitzaien elkartekideei.
Lotutako albisteak

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne