Estatuko selekzioen deia jaso dute Errotabarriko Encinak eta Erauskin jokalariek

09.06.16
Kirolak

Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko Ane EnCina eta Anne Erauskin jokalariek estatuko selekzioen deia jaso berri dute. Legazpiarrak amaitu berri du junior nazionalek izan duten azken jarduera eta kontzentrazioa, Errusiaren aurka hiru partida jokatu baitute hiru egunetan jarraian. Lagun arteko partida izan dira Guadalajaran jokatu direnak laster Errusian jokatuko den Mundu Txapelketa prestatzen hasteko. Enzina konbokaturik izan da eta hiru partidatik bitan parte hartu du, jokatu izan dituen minutuetan bi gol sartu izan dituelarik. Estatuko selekzioak hirurak galdu ditu, nahiz eta errusiarrei aurre egin eta jokatu ahala hobekuntza erakutsi duen. Sagrario Santana entrenatzaileak deitu dituen jokalari guztiak jokoan jarri, probatu eta ondorioak atera ditu Mundu Txapelketara eramango dituenak aukeratzen joateko.

Bestalde, jubenilen entrenatzaile Jenaro Felixek hautatu dituen jokalarien zerrenda ezagutarazi berri du. Deitutakoak Suedian Opena, lagun arteko partida bi Kroazian eta Mundu Txapelketa Eslovakian eta horien artean, nazioarteko txangoa egiten, Anne Erauskin ermuarra izanen da. Hautatzaileak ekainaren 26an Madrilen biltzeko agindua luzatu die. Bertan Kirol Kontseilu Nagusiaren ‘Joaquin Blume’ egoitzan izango dira jota su lanean uztailaren 3ra bitartean. Uztailaren 4tik 8ra talde jubenila Europako Open Txapelketa jokatuko du Suedian, kontinentean ospe handienetakoa duen oinarriko eskubaloi txapelketa. Han eskubaloia kirol handia baita, punta puntakoa. Jubenilak B taldean txartatuak daude, Errusia, Txekia Errepublika eta Feroe Irlarekin batera.

Suezian jokatzeari amaitu ondoren, ostera ere Madridera bueltatuko dira berriz kontzentratuak jarraitzeko uztailaren 15era artean. Egun horretan Kroaziara bidaiatuko dira bertako taldearekin Ivanic Grad herrian lagun arteko partida bi jokatzeko. Eta Kroaziatik Eslovakiara joango dira zuzenean, Emakumezkoen Nazioarteko Eskubaloiaren (IHF delakoaren) 2016ko Mundu Txapelketa jokatzeko. Jubenilak B taldean daude honetan ere, eta Hungaria, Brasil, Suedia, Txina eta Kongo Errepublikarekin neurtu beharko dira. Honakoarekin, Anne Erauskin hirugarren aldiz izango da jubeniletan hautatutakoekin.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke