EMOek hogaita hamar urteurrena betetzen du: bideo egin eta festa antolatu datorren larunbaterako

10.06.16
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) urteurrena ospatuko du, eratu zenetik hogeita hamar urte betetzen baititu. Hasierako helburuak ziren sektorea dinamizatzea eta indarrak batzea etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egitea modu hobean eta, horiek indarrean diraute. Ibilbide eta zeregin horretan hirugarren hamarkada bete dute. Bidean bete duten mugarria da, eta ez nolanahikoa. Gure gizartean eragile garen guztiek eboluzionatu eta aldatu egin gara, gizarte bera eta honen ohiturak oro har; merkataritza eta zerbitzuak bereziki eta, noski, pertsona guztiak. Horregatik, ekimena mantentzeaz poztu behar dugu, jarraitu izan duelako denborari aurrera eginez. Hasierako guztiak ez daude –enpresa, famili, ekonomi edo erretiroaren- zikloak jasan dituztelako, baina irauten dutenak datorren astean ospatuko dute. Zorionak!

Urteurrena dela eta elkarteak bideoa prestatu eta zabaldu du, non herrian dugun merkatal ehunaren zatia erakusteaz gain, herriari “eskerrak ematen dioten, fideltasunez eutsi izanagatik beren negozioak zabalik mantendu eta iraun ahal izan dutelako”. Bideoa Asier Casas ermurrak grabatu eta prestatu du –Zubiaurren dugun Aixer dendakoak-. Lan dinamikoa da eta modu oso atseginean muntatu du eta, jada, Euskaldun berria plazan dugun ikus-entzunezko horma edo telebista multzoan ikusi dezakegu, Youtuben eta baita lerro hauen azpian uzten dizugun lotura eta leihatilan.

Ospakizunaren egun nagusia datorren asteko larunbata izango da –ekainaren 18a- Gastronomi Jardunaldien baitan, egun oso aproposa gurean guztia ospatzen baitugu jan eta edanez. EMOE protagonismo eta presentzia areagotuko du egun horretan, hainbat jardueraz gain, paella erraldoi eta herrikoian parte hartuko baitu, non 1000 pertsonentzat zerbitzatuko duten, Nushu elkartearekin bat. Paella ordu bi eta erdietan banatzen hasiko dira. Plater bakoitzak 5 euro balioko ditu eta barne izango dira, edari eta kafe bana. Bertaratu ezin dutenek laguntzerik ere izango dute, zero lerroa deritzana jarriko baitute antolatzaileek. Laguntza euro 1eko izango da eta bildutako guztia krisiak jotako herriko familiei emango zaielarik. Aldez aurreko ticketak Sagarran har daitezke eta larunbatean plazan bertan paella prestatuko den lekuaren ondoko txosnan.

EMOEk eguna luzatu egingo du, Gauez Zabalik deritzan jarduera errepikatuko baitu. Hori horrela, nahi dugun ermuarrok dendaz denda ibili eta erosi ahal izango dugu, deskontu, promozio eta opariak jasotzeko parada izanik. Jairako hitzordua dugu, kalerik ezin dugu egin.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude