Aitor Hernandez nagusi Zangotzan, BTTko Caja Rural Kopan

13.06.16
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulariak (Specialized-Ermua Impulso) beste erakustaldi bat eman du igande honetan Zangotzan, Nafarroan, BTTko Caja Rural Kopako bosgarren proban garaipena eskuratu baitu.

Ibilbide gogorrean erraztasun handiz irabaztea lortu du txirrindulari ermuarrak. Lasterketa eguraldiak baldintzatuta egon da uneoro, tenperatura altua eta etengabeko eguzkia izan baitira protagonista.

“Zirkuitua nahiko gogorra izan da, etengabeko igoeraz eta jaitsieraz betea, eta zorua oso lehor egon da beroagatik. Orokorrean, lasterketa zaila izan da, baina oso gustura sentitu naiz, pedalkadez gozatuz. Pixkanaka forma hartzen ari naiz, eta gero eta lan karga handiagoari egiten  diot aurre ziklokross denboraldirako oinarri ona edukitzeko. Bihar –gaur, astelehena– Villasana de Menara bidean (Burgos) izango naiz, ostiraletik aurrera BTTko Burgoseko Itzulian lehiatzeko”, azaldu zuen txirrindulariak cross country denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da