Udan irakurtzeko aproposak diren lanen gida
Ermuko Udal Liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udako denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
Udan ze berri? izenburupean adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak famila artean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak, Bigarren atalak Lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Azkenengo atalak “ikusiezinak” du izenburu.
Gidako materia guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, papelean..) erabakiko du.
Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza, baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzia-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz