Hautatu da 2016ko Santixauak iragarriko dituen kartela

15.06.16
Kultura eta Gazteria

Susana Ibañez Freiria artista nafarraren “Jaietarako prest” obra izango da aurtengo Ermuko jaietako kartela. Halaxe erabaki du kartel lehiaketako epaimahaiak.

Guztira, 15 parte-hartzaile izan ditu lehiaketak, eta Arte Ederretako profesional talde batek osatu du epaimahaia udal kultura saileko kideekin batera. Haiek arduratu dira proposamen guztien artetik lehen aukeraketa egiteaz Jai Batzordera altxatuz, azkenik Batzorde horretan garailea aukeratu duelarik. Saritutako kartela aurtengo jaietako programaren portadan izango da; sortzaileak, aldiz, 600 euroko dirusaria jasoko du.

Noain herriko Susana Ibañez Freiriaren obra ordenagailuz eginda dago, fondo beltzaren gainean eta letra zuri eta berde argiz jaien izena du. Edukiari dagokionez, Santisauen S hizkia du, barruan jaietako konfeti eta urarekin nahastuta Valdespina markesaren jauregia ikurra bezala eta plazako kioskoa, non jendea jaiaz disfrutatzen ikus daitekeen.

Santiago Apostoluaren omenezko jai nagusiak uztailaren 24 eta 27 bitartean izango dira, eta ekitaldi aniztasuna, herritarren partaidetza eta txarangek ezartzen duten kolore berezia izaten dira festen ezaugarri nagusiak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu