2016ko enplegu-planak gazte titulatuei praktiketan 6 hilabetez lan egiteko aukera emango die

17.06.16
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak langabezi egoeran dauden 7 pertsona praktiketan eta eguneko 5 orduko lan-jardunaz kontratatuko ditu hilabete honetan, 2016ko enplegu-planeko lehen fasearen baitan. Kontratazioak zuzenean egingo ditu, hau da, diru nahiz baliabide propioekin eta herrian erroldaturiko herritar guztientzat zabalik. Kontratuak sei hilabeterako izango dira, uztailean hasi eta abenduan bukatuko direnak. Hautatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak berehala jasotzen hasiko dira Abiapuntu bulegoan. Hautaketa datozen asteetan zehar gauzatuko da. Deialdiaren berri zabala emateko Udalak gaur webgunean idatzi hau argitaratu eta oharra kaleko iragarki-oholetan jarriko. Gaia asteartean jorratuko du Udalbatzak Gai-orokor eta Plenoak aztertu beharrekoen Batzarrean.

Kontratazioak sei hilabeterako izango dira, iraupena uztailaren 1etik abenduaren 31ra artekoa izango delarik. Abiapuntun jasoko dira langabezian egon eta baldintzak betetzen dituzten hautagaien izen-emateak eta curriculumak. Eskatzaileek Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda eta alta egoeran egon beharko dute. Udalean curriculumak aztertuko dira eta baldintzak betetzen eta aldez hautatuak direnei elkarrizketara deituko diete. Kontratazioaren eta baldintzen inguruko xehetasun guztiak Teknikariak luzatutako txostenean jasota daude.

Udal zerbitzu zenbaitetan egindako proposamenei jarraiki kontratatu nahi diren profilak ondorengoak dira:

  • Gizarte-lanean tituludunak diren 2 pertsona gazte. Gizarte zerbitzuetan izango dira ‘Adinekoentzako herri abegitsua’ proiektua lantzen laguntzeko.
  • Tituludun 1 liburutegirako eta “Ermuko industriaren historia” proiektua lantzen laguntzeko. Titulazio aunitz izan daitezke, gaiarekin zerikusia dutenak guztiak eta bibliotekonomia ezagutzak kontutan edukiko dira.
  • Tituludun 1 “Herritarren parte hartze’ proiektuan laguntzeko. Titulazio aunitz izan daitezke, gaiarekin zerikusia dutenak.
  • Tituludun 1 “Komunikazio estrategia” deritzan proiektuan laguntzeko. Titulazio aunitz izan daitezke, gaiarekin zerikusia dutenak, esaterako komunikazioa edota marketinga).
  • Tituludun 1 “Informatika baseak uztartzea” deritzan proiektuan laguntzeko. Informatikako ezagutzak.
  • Tituludun 1 “Zuntz-optikoaren erabailera” deritzan proiektuan laguntzeko. Informatikako ezagutzak.

Enplegu plan honek helburu bikoitza du; batetik, gazteen ikasketekin zerikusia duen lehenengo enplegura eta lan praktiketara bidea erraztea eta, bestetik, erakundeak berikuntza jorratzeko duen mapan jasotako hiri eredua eraikitzen laguntzea, estrategikotzat jotzen diren proiektuotan jardunez. Kontratatutako pertsonek legean aurreikusitako soldatarik altuena izango dute, Udalean enplegua sustatzeko programentzat dagoen eta sindikatuen sinatuta akordio erregulatzaileak dioenez %75ekoa izango dena.

Hautaketa prozesuan txostena luzatu duen teknikariak parte hartuko du, alor bakoitzeko funtzionari banarekin eta sindikatuek izendatutako hirugarren kide batekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren