30 urteurrenean Gaua zabalik ekimenaren edizio berezia ospatuko du EMOEk
Ermuko hogei merkataritza-saltegitik gora zabalik izango dira biharko larunbatean, -ekainak 18an-, gaueko 22:00etatik goizeko 1:30era artean, euren bezeroak zerbitzu, promozio eta eskaintza bereziekin harrituta uzteko. Aurtengo edizioko hari nagusia zinea eta Hollywood izango dira.eta horregatik, hautatu duten leloa “Zoragarri pasako duzu da”.
Edizio berezia izango da herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartea (EMOE) eratu zenetik 30 urte betetzen direlako. Arratsaldeko ordu 2etan urteurrenagatik prestatu duten bidea proiektatuko dute herriko plazan eta jarraian egungo presidenteak hitz egingo du bezeroei beren fideltasuna eskertzeko, horregatik ateak zabalik mantentzen eta aurrera egiten daudela adierazteko. Ordu biak eta hogeian Udaletxean erakunde harrera izango dute eta ordu bi eta erdietan talde argazkia aterako oroigarri gisa. Ondoren, guztiak batera elkarrekin bazkalduko dute.
Gauean erosketa txekea zozketatuko eta Oscar sarien gala egingo
Gaua Zabalik 20:00ak inguruan hasiko da, Gastronomi Jardunaldien asteari amaiera emateko antolatu diren jarduerekin lotuz. Ordu horretatik aurrera, eta goizeko 2:00ak arte, chill out-terrazak izango dira Orbe Kardinalaren plazan. Arratsaldean Irulitxakoek kalejiran aterako dira, haurrentzako jolasak izango, ludoteka, kale antzerkia eta gaueko kalejira “Granujas a todo ritmo” taldearekin.
Jai eta ospakizuna piztu asmoz, larunbat gauean zerbait erosten duten bezeroei txartel bana emango zaie euren datuak idazteko, eta 2:00etan, erosketa-txartel bat zozketatuko da eta Oscar sarien gala egingo Orbe Kardinala plazan.
Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkartea da antolatzailea eta horretan, Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren laguntza jaso du.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude