Aitor Hernandezek Mendi bizikletako Burgos itzulian garaile

20.06.16
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Impulso) txirrindulariak Burgos Probintziako itzulia mendi bizikletan irabazi du azken igande honetan, hirugarren eta azken etaparen ondoren, non Jose Luis Carrasco (Sportbike) garaile izan zen. Ermuarrak galdutako denbora errekuperatzeko gauza izan zen azken sailkapen orokorraren arabera itzulia irabaziz, nahiz hirugarren eta azken etapa gogo honetan bigarren helmugaratu zen. Hernandez helmungan minutu bat eta berrogei segundutara sartu zen arren, mailo morea jantzi zuen Burgos lurraldean erregulartasun itzela erakutsi duelako hiru egunetan.

Proba amaitu ostean Aitorren honako hitzak adierazi zituen: “Nire espezialitate nagusia ez bada ere, oso pozik nago Burgosen irabazi izanarekin, ahal denenean guztia ematera ateratzea garrantzitsua delako. Ziklokros denboraldian sasoitsu egoteko garrantzitsua da, ni neguko modalitate horretan zentratzen bainaiz. Lasterketa gogorra izan eta sufritu izan dudan arren, gustura eta sentsazio onak izan ditut. Nire esker ona adierazi nahi diet antolatzaileei eta oro har babesleei eta, partikularki, nireei, posible egiteagatik”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da