San Juan sua 2016

20.06.16
Kultura eta Gazteria

Euskal Birusa eta Txindurri dantza taldeak, elkarlanean, San Juan Sua antolatu dute ekainaren 23rako, zeina gaueko 22:00etan gauzatuk oden Kardinal Orbe plazan. Txindurri dantza taldeak akelarrea antzeztuko du eta sua piztuko, dantzak, irrintzi lehiaketa nagusi nahiz gazteendako sariak izango direlarik (umeendako 25 eta 15€tako sariak eta nagusiendako afaria herriko jatetxe batean). Suzko zezena ikusteko aukera ere izango da Orbe kardinalaren plazan. Horrez gain, aurten ere, ‘axuri beltza’ dantzaldi jendetsua egin nahi dugu suaren inguruan, hori dela eta herritar guztiak dantzara deitzen ditugu.

Honetaz gain jendearen laguntza eskatu nahi dugu egunean bertan su ingurua zaintzeko, umeengan arreta berezia ipintzeko, istripurik gerta ez dadin, sutara botatzen diren paperak orden eta errespetuz bota daitezen. Suaren inguran 10-15 pertsona beharko ditugu ingurua babesteko. Prest dauden guztiak ongi etorriak izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du