Enplegu Planaren barne 7 kontratazio anitz egiteko gazte titulatuen eskabideak Abiapuntu jasotzen dira

21.06.16
Ekonomi Sustapena

Herritarrak artatzeko ‘Abiapuntu’ bulegoak –Konbentukoa kalekoak- atzotik jasotzen dihardu gazte tituludunen eskari eta curriculumak, zeintzuek aurtengo Enplegu Planaren lehen fasearen aurreikusitako kontratazioetarako hautatze-prozesuan parte hartu nahi duten. Langabezi egoeran dauden 7 pertsona kontratatuko dira praktiketan eta eguneko 5 orduko lan-jardunaz ditu hilabete honetan, 2016ko enplegu-planeko lehen fasearen baitan. Kontratazioak sei hilabeterako izango dira, iraupena uztailaren 1etik abenduaren 31ra artekoa izango delarik. Kontratazioak zuzenean egingo ditu Udalak, hau da, diru nahiz baliabide propioekin eta herrian erroldaturiko herritar guztientzat zabalik. Kontratuak sei hilabeterako izango dira, uztailean hasi eta abenduan bukatuko direnak. Hautatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak Abiapuntu bulegoan aurkeztu daitezke ostegun arratsaldeko 3ak artean. Hautaketa datozen egunetan zehar gauzatuko da.

Abiapuntun jasoko dira eskabide eta curriculumak ekainaren 23ko osteguneko arratsaldeko 3ak artean. Eskatzaileek Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda eta alta egoeran egon beharko dute. Udaletxean aztertutako curriculumak aztertu egingo dira eta baldintzak betetzen eta aldez hautatuak direnei elkarrizketara deituko zaie. Kontratazioaren eta baldintzen inguruko xehetasun guztiak Teknikariak luzatutako txostenean jasota daude.

Udal zerbitzu zenbaitetan egindako proposamenei jarraiki kontratatu nahi diren profilak lerro batzuk beherago zehazten direnak dira. Nolanahi ere, garrantzitsua dugu azpimarratzea postu bakoitzerako egoki izan daitezken titulazio eta prestakuntza akademikoak anitzak direla, hortaz aukera zabal izanik eskabidea aurkeztea komenigarri dela, interesdunak bere burua mugatu eta at utzi gabe. Egin eta bete nahi diren profilak eta aurreikusi diren formakuntzak oro har, ondorengoak dira:

  • Gizarte-lanean tituludunak diren 2 pertsona gazte. Gizarte zerbitzuetan izango dira ‘Adinekoentzako herri abegitsua’ proiektua lantzen laguntzeko.
  • Tituludun 1 liburutegirako eta “Ermuko industriaren historia” proiektua lantzen laguntzeko. Titulazio aunitz izan daitezke, gaiarekin zerikusia dutenak guztiak eta bibliotekonomia ezagutzak kontutan edukiko dira.
  • Tituludun 1 “Herritarren parte hartze’ proiektuan laguntzeko. Titulazio aunitz izan daitezke, gaiarekin zerikusia dutenak.
  • Tituludun 1 “Komunikazio estrategia” deritzan proiektuan laguntzeko. Titulazio aunitz izan daitezke, gaiarekin zerikusia dutenak, esaterako komunikazioa edota marketinga).
  • Tituludun 1 “Informatika baseak uztartzea” deritzan proiektuan laguntzeko. Informatikako ezagutza aunitz.
  • Tituludun 1 “Zuntz-optikoaren erabailera” deritzan proiektuan laguntzeko. Informatikako ezagutza aunitz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren