Anne Erauskin denboraldiko jubenil azpimarragarriena Bizkaiko eskubaloian

21.06.16
Kirolak

Errotabarri Kirol Elkarteko jokalari Anne Erauskin Martinez jubenilak “2015-2016 Denboraldiko kirolariaren saria” jasoko zuen azken ostiral iluntzean, Bizkaiko Eskubaloiaren Galan, zeina Kirolaren Etxean gauzatuko zen iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Eskuin hegalak Bizkaiko Federazioaren izendapen jaso du, adinaren arabera dagokion kategorian, funtziotan dagoen Carmen Braum Moll Presidenteak bidali zion jakinarazpen eta gonbite idatzian. Saria ere, presidentearen eskuetatik jaso zuen ekitaldian.

Ermuar gaztea oinarriko kirolari da, herriko harrobikoa, hasieran Anaitasuna Ikastolako taldean jokatu zuena eta kadete mailatik Errotabarri elkarteko kidea. Denboraldi borobila bete du, jokalari bezala hasten eta ikasten jarraitzeko, Imanol Alvarez entrenatzen duen Nesken Zilarrezko Ohore mailan aritu izan dena. Hainbat jardunalditan bikoiztu behar izan da jubenilen taldean ere jolasteko. Estatuko selekzioak eta Jenaro Felix entrenatzaileak ere deitu eta eraman izan dute, Aste Santuko nahiz maiatzeko kontzentrazioetara. Orain egun batzuk, Suedian jokatu duten Openerako, lagun arteko partida bi Kroazian eta Mundu Txapelketa Eslovakian egoteko hautatu dute, hortaz udan nazioarteko txangoa egiten izanen da, Anne Erauskin ermuarra. Saria –duen balio eta jokoagatik- berari propio eginiko errekonozimendua bada ere, zeharka oinarrizko eta amateur mailako kirolera datorkigu, horrelako fitxa eta lotura baitu Errotabarri E.K.E.an.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da