Biolentzia matxista salatzeko agerraldia egingo

23.06.16
Berdintasuna

Angelun emakume bat eta bere bi alabak erail dituzte. Horren aurrean, Aukera Berdintasunen aldeko Kontseiluak, udal sailak eta Tratu Onen Aldeko Plataformak bere gaitzespena eta salaketa zabaldu nahi dute. Gure gizartean orain ere dugun indarkeria matxista salatzeko,Plataformak kontzentrazioa deitu du, zeina gaur ekainaren 23ko, asteazken arratsaldeko 19:00etan, Orbe Kardinaleren plazan. Antolatzaileek herritarroi dei egiten digu deialdiarekin bat egin eta emakumeen kontrako indarkeria salatzera elkar ateratzera gaitezen. Kontseiluak ondorengo idatzia prestatu eta bidali du zabaltzeko:

“Angelun emakume bat eta bere bi alabak erail dituzte. Horren aurrean, Aukera Berdintasunen aldeko Kontseiluak, udal sailak eta Tratu Onen Aldeko Plataformak bere gaitzespena eta salaketa zabaldu nahi dute. Gure gizartean orain ere dugun indarkeria matxista salatzeko,Plataformak kontzentrazioa deitu du, zeina gaur ekainaren 23ko, asteazken arratsaldeko 19:00etan, Orbe Kardinaleren plazan. Antolatzaileek herritarroi dei egiten digu deialdiarekin bat egin eta emakumeen kontrako indarkeria salatzera elkar ateratzera gaitezen. Kontseiluak ondorengo idatzia prestatu eta bidali du zabaltzeko:

“Iparraldeko Angelun gertatu eta ezagutu berri dugun azkenengo erailketa matxista ikaragarria izan da –hirukoitza: emazte eta alaba bi-. Jada, aurten eraildako emakumeak berrogei tik gora dira eta arazo sakon honek duen tamaina dela-eta, ezin dugu zehatz-mehatz jakin zenbat emakume diren horrelako biolentziari egunero aurre egiten diotenak.

Biolentzia matxistak bortizki jotzen gaitu, gertakariak amaierarik gabekoak dira eta, horien barne, erailketak ez ezik emakumeenganako eraso guztiak metatzen dira.

Tamalez Ermua herria ere ez dago arazo larri honetatik kanpo. Gurean ere izaten dira erasoak, hain zuzen ere, azkena orain egun batzuk gure bizilagun batek jasandakoa da.

Horregatik, Ermuan dugun Berdintasunerako Kontseiluak herriari dei egiten die, erantzunik gabeko erasorik eman ez dadin gurean.

Emakumeenganako nahiz haurrenganako bortizkeriaren ondorioak larriak dira, oro har ageriko gertaerak izan ez arren. Gizarte osoa ukitzen digu, erakundeoi modu berezian eta baita gainerako herritar guztioi ere; aktiboki jardutea eta inplikatzea dagokigu, inolaz ere ez onartzea eraginak gutxitzeko eta gertaerak ezabatzeko, biktimen eskubideak bermatzearekin batera.

Ez dezagun erailketa eta heriotzarik izan arte: jardun dezakegu prebenitzeko, salatzeko eta, batez ere, gure elkartasuna agertu eta adierazteko. Eta, noski, nahikoa dela aldarrikatzeko:

“Eraso gehiagorik Ez! Ermuan ez eta beste inon ere ez”

Gaur herritarren elkarrataratzea biolentzia matxista salatzeko. Herriko Orbe plazan, arratseko 7etan".

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du