Kirolerako diru-laguntzak eskatzeko deialdia zabaldu du Udalak

24.06.16
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol zinegotzigoak kirolarekin lotura duten entitateak eta ekintzak diruz laguntzeko deialdia ireki berri du. Guztira 50.952,5 euroko aurrekontua izango da aurtengoan, eta hiru lerrotan banatuta egongo da: batetik, Ermuko kirol-erakunde eta elkarteei egiturak garatu eta sendotzeko laguntzak; bestetik, garrantzizko kirol-ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak; eta azkenik, nazio, europar eta nazioarteko kirol federatuko ohiz kanpoko ekitaldietan parte hartzeko laguntzak.

Deialdia zabalik dago pasatu den ekainaren 22tik, asteazkena, eta uztailaren 15ean, ostirala, amaituko da eskaerak aurkezteko epea.

Ermuko kirol-erakunde eta elkarteei egiturak garatu eta sendotzeko laguntzak dira, kopuruz, handienak, 27.800 euroko aurrekontua baitute guztira. Lotura honetan aurki daitezke deialdiari buruzko xehetasun guztiak, oinarriak, eskaera egin ahal izateko bete beharreko dokumentuak eta bestelako garrantzizko informazioa.

16.852,50 eurorekin lagunduko dira, bestalde, garrantzizko kirol ekintzak antolatu ahal izateko ekimenak. Mota horretako laguntzen oinarriak irakurri edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarraitu lotura honi.

Azkenik, nazio, europar eta nazioarteko kirol federatuko ohiz kanpoko ekitaldietan parte hartzeko eskaera luzatzen dutenentzat guztira 6.300 euroko aurrekontua jarriko du Udalak. Laguntza horri buruzko informazio guztia, hemen.

Eskaerak Internet bidez aurkeztu daitezke webgune korporatibo honen egoitza elektronikoaren bitartez, Miguel Ángel Blanco Udal Kiroldegiko bulegoetan edota Abiapuntuko bulegoan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da