Kale-garbiketako hondakinen kudeaketan trebatzeko makina garbitzailea

24.06.16
Ekonomi Sustapena

Izarra Zentroak makina garbitzaile bat berregokitu eta bere flotari gehitu dio, zeina adituriko langileak trebatzeko erabiliko duen. Makina ekortzaile eta xurgatzailea da, Bücher-Schörling etxekoa eta CityCat 2020 modeloa, hain zuzen ere. Makina Debabarrena Mankomunitateak emandakoa da, zerbitzutik erretiratu ondoren, lanordu zikloa bete ondoren. Izarran makina birgaitu eta gastaturik edo hondaturik zeuden osagaiak aldatu egin zaizkio irakasteko lanetan erabili ahal izateko. Horregatik, leku irekien garbiketa eta industri eta hiri hondakinen kudeaketa espezialitateetako Lanbide ziurtagirietako ikasleen irakaskuntzan. Hortaz, makina Ermuko udalaren eta Debabarrena mankomunitatearen lankidetzaren arteko emaitza da, zeina Izarra
Zentroaren bidez gauzatu den.

Makina birgaitu, egokitu eta erabilgarri jarri dute ‘ Indusketa makineriako Langile’ enplegu trebakuntza ikastaroan jardun duten ikasleak, Garbiketa eta lorezaintza enplegu-planekoak ikasle-langileak eta automozio eta karrozeria praktiketako ikaslea, Ermua eta Mallabiko Oinarriko Trebakuntzako udal Institutukoa. Horiek guztiak Izarra Zentroko irakasle eta teknikarien koordinazio eta zuzendaritzaz.

Makina, makineria mantenuen lana irakasteko erabiltzeaz gain, kale garbiketa nola egin eta horren praktiketan ere erabiliko da. Honako lanak egiteko, hain zuzen ere:

  • Bide eta espaloiak mekanikoki ekortze lanak egiteko.
  • Bide eta espaloiak ureztatze lanak egiteko.
  • Espaloiak garbitzeko eta ekortze lanak mantentzeko.

Makina homologatuta dago egin behar dituen zereginetarako. Kalean nahiz espaloietan jarduteko seinaleztapen sistemak ditu, langile nahiz gainerako erabiltzaileentzat seguru izateko. Makinaren jarduera teknikoki aztertuta dago, gehienezko zamarekin ere, pabimendu nahiz zoladuretan kalterik ez eragiteko. Lanean erabiltzen duen ura ez da edangarria izaten.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du