Betiondoko kirol pabilioiaren fatxada konpontzeko obrak aste honetan hasiko dira

27.06.16
Kirolak

Uxama Fachadas Singulares enpresak aste honetan bertan ekingo dio Betiondoko kirol pabilioiaren fatxada konpontzeko lanei. Duela bi urte Ermuan izandako ekaitzak gehien kaltetu zuen udal azpiegitura izan zen Betiondokoa, eta gaur sinatu da obrei hasiera emateko beharrezkoa den egiaztatzeko akta txostena.

Behin kirol denboraldia amaituta, esleipendun enpresa obraren lehen fasearekin hasiko da. Lehenik, pabiloiaren iparraldeko eta mendebaldeko aurpegietan aldamio handi bat kokatuko da eta beharrezkoak diren babeserako neurriak  hartuko dira; esaterako, Ermua eta Hambre batzen dituen BI-2301 errepide pareko oinezkoentzako bidezidorraren erabat hesituta eta itxita egongo da segurtasun arrazoiengatik.

Lan honen esleipenaren zenbatekoa 185.323 eurokoa da, eta bi hilabeteko epea du ezarrita. Lanak abuztuaren bukaerarako amaituta egotea aurreikusten da.

Obra honekin altzairu galbanizatu hedatuzko plaka aurrefabrikatuz estaliko da egungo beira-pabesezko fatxada, eraikinak kristalezkoa duen zati guztia kanpoaldetik inguratuz, etorkizunean ekaitzetatik babesteko.

Konponketa horrekin, beira-pabesezko egungo estaldura mantendu egingo da, baina gaizki dauden horma-atal guztiak desmuntatuko dira, berriro ere pabes-beira egokitasunez jarri ahal izateko. Gero, kristalei eusten dizkieten metalezko profilak konponduko dira eta, azkenik, bigarren azal bat jarriko zaio gainean beirazko estaldurari, kolore hori, berde eta urdinez lakatutako altzairu galbanizatu hedatuzko panelduna. Guztia azpiegitura bati itsatsia egongo da, eta aldi berean, eraikinaren egitura nagusiari lotuta egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da