2016ko Santixauak ospatzeko eta gozatzeko egitarau zabala

29.06.16
Kultura eta Gazteria

Hilabete baino gutxiago falta da jada 2016ko Santixau jaiak hasteko, eta datozen egunetan Ermuko bizilagunen artean banatzeko prest dago programa ofiziala.

Ia ehun ekitaldiz osatuta dago Festa Batzordeak prestatu duen programa. Batzordea osatzen duten hogeita hamarretik gora elkartek 96 ekintza prestatu dituzte uztailaren 14tik 27ra bitarterako. Aurten, beste behin, musika izango da protagonista, Efecto Pasillo, Esne Beltza eta Lorenzo Santamariaren kontzertuekin, besteak beste.

Berrikuntzarik ez da faltako aurtengo jaietan. Uztailaren 15ean Festan Blai jaialdia ospatuko da 12-16 urte arteko gaztetxoentzat Antxintxiketan taldearen eskutik. Gainera, uztailaren 16an, Allarizgo udal musika bandak kontzertua eskainiko du Galiziako Kultur Zentroarekin batera, hilaren 26an Alboka musika eskolak egin ohi duen moduan. Bestalde, Paace elkarteak Senegaleko kultur jardunaldiak antolatu ditu, zine proiekzioekin, erakusketarekin, bazkari herrikoiarekin eta musika afrikarrarekin. Azkenik, selfien lehiaketa eta dantza erakustaldia izango dira Tratu Onen Aldeko Plataformaren eskutik.

Antolakuntzari begira, berrikuntza gisa, jaietako bi kontzertu handiak San Pelaio plazan izango dira. Efecto Pasillo eta Esne Beltza izango dira festak girotuko dituzten taldeak. Gainera, Miguel Angel Blanco kiroldegian futbito txapelketa izango da beste behin.

Laburtuz, programa zabala eta anitza izango da aurten, herritar guztiok jaietan ongi pasatu eta disfrutatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita