Asteburu arrakastatsua Ermuko kirolarientzat

07.07.16
Kirolak

Joan den asteburuak poztasun ugari ekarri dizkigu ermuarroi kirolari dagokionez; izan ere, gure kirolariak diziplina ezberdinetan maila gorenean ari dira lehiatzen, emaitza bikainak lortuz.

Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Impulso) BTT-XCO modalitateko Euskadiko txapeldun titulua berretsi du pasatu den igandean Zallan lehiatutako lasterketa irabazita. Bero handia egin arren, Ermuko kirolaria jaun eta jabe izan zen EnkarBTTk antolatutako 4,7 kilometroko zirkuitu gogorrean.

“Oso gustura nago, aurredenboraldiko helburu nagusietako bat txapelketa eskuratzea baitzen. Euskadiko Txapelketa irabaztea beti izaten da berezia, edozein kategoriatan dela ere, eta are politagoa da Zallakoa bezalako zirkuitu gogor batean irabazlea, gorabehera ugari baititu. Hemendik aurrera lehiaketarik gabeko aste batzuk ditut modu aktiboan atsedena hartu eta ziklokros denboraldirako prestatzeko”, azaldu zuen Hernandezek garaipena eskuratu ostean.

Leire Gorritxategi, Espainiako Txapeldun juniorra xabalina jaurtiketan

Larunbatean atletismoko Espainiako LXIII. Txapelketa Juniorra jokatu zen Castellonen, Valentzian, eta bertan izan ziren Ermuko hainbat kirolari. Leire Gorritxategi xabalina jaurtitzaileak urrea eskuratu zuen, eta 43,01 metroko jaurtiketari esker Espainiako Txapeldun suertatu zen. Bestalde, Irene Perezek bigarren postua lortu zuen altuera jauzian 1,64 metro gainditu ostean. Emaitza arrakastatsuak, ezbairik gabe. Zorionak guztiei!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da