Tratu onen aldeko I. Selfie lehiaketa

11.07.16
Berdintasuna

Tratu onen aldeko plataforma aurten ere Ermuko jaietan egongo da tratu onen kanpainaren alde eta mota guztietako agresio sexistaren kontra sentikor bihurtzeko kanpaina gauzatzeko.

Elkarteak, ate joka ditugun herriko jai nagusietan ere gizon eta emakumeen arteko errespetua eta elkarbizitza aldarrikatzeko Selfie lehiaketa bat antolatu du ostegunetik, hilak 14, hurrengo hilaren 18ra arte. Selfie lehiaketan, 14 eta 20 urte bitarteko Ermuko gazte guztiek parte hartu ahal izango dute eta pertsona bakoitzak nahi duen beste selfie aurkeztu ahal izango du, mugarik gabe. Argazkian lagun-taldea azaltzen bada ere, bakarka parte hartu beharko da.

"Selfie" argazki horiek gizarte sareetara (Instagram, Facebook eta abarretara) altxatu beharko dira #jaietantratuonak hashtag-a erabiliz. Argazki bakoitzari aipamen bat erantsiko zaio, zure ustez tratu onak zer diren azalduz edo adieraziz, eta egilea identifikatzeko moduan egongo da.

Argazki irabazleak, gehienez 60€ko balioa izango duen bazkari edo afari bat egiteko bale bat, Ermuko taberna edo jatetxeetan gastatzeko, diploma egiaztagarri bat eta 60€ko bale bat kultur materialetan gastatzeko saria jasoko du. Bigarren argazki onenak baita saria izango du, gehienez 60€ko balioa izango duen bazkari edo afari bat egiteko bale bat, Ermuko taberna edo jatetxeetan gastatzeko, eta diploma egiaztagarri bat.

Lehiaketaren helburua da Ermuko herritarrak tratu onen alde sentsibilizatzea, batez ere 14 eta 20 urte bitarteko gazteak, eta bereziki jai-giroetan. Jaiak berdintasunez eta askatasunez parte hartzeko eta disfrutatzeko espazio izan dadin guztiontzat, inolako bereizkeriarik gabe. Eta batez ere, inolako eraso sexistarik eman ez dadin. Gainera, gazteak, bizitzako eremu guztietan tratu onen alde konpromisoa har dezatela lortu nahi da, eraso eta/edo jokabide matxista edo sexisten aurrean "zero tolerantzia" erakuts dezaten, emakumeen kontra, bakarka zein taldeka, ikusten duten edozein eraso-mota salatuz.

Jarraian lehiaketaren onarriak usten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko