Efecto Pasillo taldea jaietako lehenengo asteburuko protagonista
Bihar emango zaio hasiera Santixauak 2016ko jaietako programari, eta urtero bezala, lehenengo asteburu hau ekintzaz beteta dator.
Larunbatean, ekitaldi garrantzitsuenetariko bat Efecto Pasillo taldearen kontzertua izango da. Talde kanariarra, Ermura dator “Tiembla la tierra” izena duen azken lana aurkeztera.
Efecto Pasillo taldea lau lagunen artean sortu zen, Iván Torres (ahotsa), Javi Moreno (bateria), Nau Barreto (gitarra) eta Arturo Sosa (baxua), eta 2010. urtean musika mundura jauzia eman zuten. Egitura erraza eta zuzena duten abestiak lantzen dituzte eta euren lanetan antzematen den doinu bereziarekin mundu guztira heldu dira.
Ikuskizun paregabea eskainiko dute kanariarrek. Estatu mailan arrakasta handia lortu zuten “Pan y mantequilla” eta “No importa que llueva” abestiak entzun ahal izango dira eta azken diskoko jai giroko abestiekin disfrutatu ahal izango da. Erritmo latinoa duen diskoa da, reggae doinuarekin, betiere berain barne daramaten pop rockean oinarrituta.
Kontzertua, larunbatean izango da, uztailak 16, gaueko 23.30etatik aurrera San Pelaio plazan.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu