Txarangen arteko jokoek eta bertsoek Santixauak 2016ko programa irekiko dute

14.07.16
Kultura eta Gazteria

Gaurtik aurrera jaiak ez du etenik izango Ermuan. Gaur osteguna, hilak 14, jai-giroz beteko da herria. Ekitaldi nagusiak 24tik 27ra bitartean ospatzen diren arren, gaurtik aurrera hainbat ekintza izango dira Santiago Apostoluaren omenezko festen egitarauaren barne.

Arratsaldeko 18etan Tratu Onen aldeko Selfie lehiaketa hasiko da, eta aurrekoan komentatu genuen moduan hilaren 18ra arte luzatuko da. Arratsaldeko zazpietan koadrilen arteko jokoak herriko plaza alaituko dute. Jokoen lehengo egunean, harra eta jatorrizko bekatua probetan lehiatuko dira koadrilak. Ordu berean, zine-forum emanaldia eskainiko da Lobianon, “Dévoir de Mèmoire” filma aurkeztuz.

Bertso jaialdia

Gauean, Martxoak 8 plazan, Deba-beheko Eskolak antolatutako bertso jaialdiaz gozatzeko aukera izango dugu. 22:30etatik aurrera, Maider Arregi, Beñat Ugartetzea, Oihana Guaran, Jone Larrinaga, Egoitz Gorosterrazu eta Aitor Servier aurtengo jaialdiko protagonistak izango dira. Azkeneko urteetan bezala, Unai Rodriguez gai jartzaile lanetan arituko da.

Jaietako programa eguneratuta edukitzeko, hemen usten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu