Euskotrenek gaueko garraio zerbitzua indartuko du 2016ko Santixauetarako

14.07.16
Kultura eta Gazteria

Abian da 2016ko Santixau jaietako programa Ermuan, eta gaurtik hilaren 27ra bitartean ia ehun ekitaldi izango ditugu kaleetan. Inguruko herrietatik festaz gozatzera datozen pertsona guztien garraio segurua bermatzeko, Euskotrenek tren zerbitzu bereziak jarriko ditu uztailaren 16ko, 23ko eta 24ko gauetarako.

Larunbat honetan Efecto Pasillo talde kanariarraren kontzertua izango da San Pelaio plazan; gau horretan bertan, honakoak izango dira tren zerbitzuak:

  • Atxuri-Deba noranzkoan (irteerak Ermutik): 22:14, 23:53, 00:53, 1:53, 2:53, 3:53, 4:53, 5:53 eta 6:53.
  • Deba-Atxuri noranzkoan:
    • Irteerak Debatik Ermura: 23:05, 0:35, 2:35 eta 4:35.
    • Irteerak Ermutik Atxurira: 02:12, 4:12 eta 6:12.
    • Irteerak Elgoibartik Trañara: 7:22.

Hurrengo larunbatean, uztailak 23, zerbitzuak berberak izango dira. Aldiz, datorren igandean, uztailak 24, ordutegiak honakoak izango dira:

  • Durango – Elgoibar noranzkoan (irteerak Ermutik): 1:03, 3:03, 5:03 eta 7:03 (tren horiek 00:40tan, 2:40tan, 4:40tan eta 6:40tan abiatzen dira Durangotik).
  • Elgoibar – Durango noranzkoan (irteerak Ermutik): 23:51, 1:51, 3:51, 5:51 eta 7:51 (tren horiek 23:31n, 1:31n, 3:31n, 5:31n eta 7:31n abiatzen dira Elgoibarretik).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitterreko kontuan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian