ETSk Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko lanei berrekingo die abuztuan
Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Publikoa den Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko lanei berrekingo die aurtengo abuztuan. Hori iragarri zion atzo goizean Jose Luis Sabas zuzendari nagusiak Carlos Totorika alkateari, gure herrian mantendu zuten bileran. Sabasekin batera eraikuntza zuzendaria, Jose Maria Izquierdo, eta obra honetako zuzendari, Alvaro del Moral, etorri ziren. Jaurlaritzaren izenean etorritakoek berehala obrei berrekiteko asmoa agertu zuten, zeinak 2013ko martxoan birprogramatu eta bertan behera utzi ziren. Ermuan, udalean nahiz bulego teknikoan pozarren hartu da berria eta proiektuan aurreikusi bezala exekuzioa onik joan dadin laguntzeko prest agertu dira guztiak. Horren harira eta gauzak ezagutzera eman eta lotzen joate aldera, uztailaren 20 asteazken arratserako, 7etarako Lobianoko aretoan, bilera irekia herritarrentzat deitu dutela. Udalbatza kideei ere bildu bezain laster emango zaie xehetasunen berri, izan ere, astearteetan astero egin ohi duten Gai Oroko eta Plenoak aztertu beharrekoen bileran.
ETSk izanen du horretan lehen hitza proiektuaren zehetasunak, erabilera publikoa eta legeria betetzen dela azaltzeko. Zuzendariek proposatzen den ibilbidea eta orain arte azpiegitura horrek izango duen zarataren eragina gutxitzeko egindakoaren berri emango. Obraren zuzendariak horrek hiriguneari nola eragingo dioen, kronologia eta aurreikusitako neurriak aurkeztuko ditu. Udalak, aldiz, trafikoan nahiz oinezkoen gaineko eraginak murrizteko planak eta aparkalekuaren inguruan pentsatutakoaren berri emango du.
Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak-UTE-ak abuztuaren 1eko astelehenean bigarrenez hasiko ditu Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko lanak. Azpiegitura amaitzeko hogeita sei hilabete eta hogeita bat milioi euro beharko direlarik. Obra handia eta konplexua da. Horri esker, Ermuan tren geltoki moderno eta iristerraza –muga arkitektonikorik gabekoa- izango du, Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzean denbora tarte labur eta maiztasunez lotuko gaituen garraio kolektiborako azpiegitura erosoa. Nolanahi ere, hori izan baino lehenago bi urte pasa beharko ditugu obra eta lanekin elkarbizitzen. Obrak deserosotasun bat baino gehiago eta egun ditugun ohitura eta ibilbideak aldatu behar izatea ekarriko digute.
Bilbo-Donostia linean Ermuko geltoki berria eraikitzeko lanei esker, une honetan eskailera eta igogailu bitartez lotuta dauden Valdespinako parkea eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plaza bereizten dituen trenbide ezponda kendu ahal izango da. Etorkizunean, jende guzia pasa ahal izango da erraz asko aisiarako bi toki horien artean, denek erabiltzeko moduko behealdeko igarobideari esker. Bi urte eta erdiren buruan, Ermuak XXI. mendeari dagokion bezalako tren geltoki moderno eta iristerraza –muga arkitektonikorik gabekoa- izango du.
Ermuan egingo den proiektuaren deskribapena
Bide-zubian egongo den geltoki altxatu berriaren eraikuntzaz gain, proiektuan Ermurako trenbide sarbideen hobekuntza ere aurreikusten du, egungo trazatua nabarmen hobetuko duen kilometro bateko tunelaren eta geltokitik oso gertu egongo den maniobrak egiteko zabalgunearen eraikuntzari esker. Lan horiek direla eta, Ermua-Eibar-Elgoibar tranbiaren maiztasuna hobetu ahal izango da.
Ermuko zatirako egokitu den trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metro ditu guztira. Hasiera Eitzaga inguruan dago, eta ia oso-osorik tunel barruko trazatu saihesbidean doa (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan N-634 errepidea gurutzatuko du, 40 metroko bide-zubiaren bidez, inguruan egongo den geltoki berrira heldu aurretik. Horren ondoren berriro ere egungo trenbidearekin egingo du bat, Izelaieta kaleko behealdeko igarobidearen aurretik. Jarduketa horri esker, lur azpian egongo den saihesbidean dagoen Oletxeko trenbide pasagunea kendu ahal izango da.
Ermuko geltoki berria, egungo geltokiaren ondoan egongo den azpialdeko igarobidearen ondoan egongo da, eta Valdespinako parkearen eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plazaren arteko zeharkako lotura ezarriko du. Geltokiaren ataria trenbidearen plataformaren azpian egongo da, sarbidea kaleko kotatik egingo da, behealdeko mailan, eta horrek bat egingo du zabalera aldakorra eta 80 metroko luzera izango duen erdiko nasarekin. Bertara eskailera finkoaren eta igogailuaren bitartez heldu ahal izango da.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du